Hipseo

Hipseo, greziar mitologiako zenbait pertsonairen izena da:

  • Lapitarren errege bat, Peneo ozeanidaren eta Kreusa naiadea edo Filira, Asopo ozeanidaren alaba bat zenaren semea. Klidanope ninfarekin ezkondu zen, norekin Temisto, Astiagea, Altzea eta Zirene izan zituen. Azken honek, emakumeen berezko lanbideak alde batera utzi eta bere aitaren artaldeak zaintzen aritu zen. Lehoi baten aurka borrokatu behar izan zuen aldi batean, Apoloren arreta erakarri zuen, eta honek, Afrika iparraldera eraman zuen, non Zirene izeneko hiria sortu zuen, gaur egungo Libiako kostaldean zegoena.
  • Fineo eta Perseoren aldekoen arteko borrokan parte hartu zuen etiopiar buruzagietako bat, azken hau Andromedarekin ezkontzen ari zenean, Fineoren hitz emandako emaztea eta Zefeoren alaba izan zena. Ezkontzaren ondoren gertatu zen borrokan, Protenor hil zuen, baina, ondoren, Lintzidek hil zuen.
  • Tebaseko heroi bat, Asopo ozeanida eta Ladonen alaba zen Meliteren semea. Zazpiak Tebasen aurka izeneko gerran beoziar hiriburua zen Tebas defendatu zuenean egin zen ospetsu, baina, azkenik, Kapaneok hil zuen.

Kanpo estekak