Inocybe corydalina

Inocybe corydalina Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Inocybe corydalina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe corydalina
Quél., 1875
Mikologia
 
orriak himenioan
 
kono-formako txapela
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora marroiak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
psikoaktiboa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Inocybe haemacta, Agaricus haemactus

Deskribapena

Kapela: 70 mm arteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakoa, ondoren lau-ganbila, titi kamuts markatu batekin, ertz leuna, helduaroan pitzatua. Kapelaren azala fibrilosua, ezkatatsua, errezel orokorraren ageriko hondakinekin erdian, plaka ezkatatsu txiki grisaxka kolorekoekin, arre argi edo krema zurixka kolorekoa, orban berde-urdinxkekin titiaren inguruan.

Orriak: Ez oso estu, desberdinak. adnatuak, zurixkak, gris zurbilak, arrexka kolorekoak bukaeran, ertzak aldeak baino kolore gutxiago izaten dute.

Hanka: 80 mm arteko garaierakoa eta 15 mm arteko diametrokoa, luzanga, zilindrikoa, erraboildun samarra, fibrilosoa, zurixka edo krema-zurixka kolorekoa, gortina iheskorrarekin.

Haragia: Ez oso lodia, kolore zurixkakoa edo krema-zurixkakoa, fruta-konpotaren usain bereizgarria du, baina desatsegin samarra eta zapore meleka, ez oso nabarmena.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua, esan nahi duen "cybe" hitzetik dator, hau da, zuntzezko kapela.

Toxikotasuna

Oso toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua

Inocybe pyriodora delakoarekin nahas daiteke; honek kapelaren erdian ez du kolore ilun berezirik.

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean, batez ere hostozabalen basoetan. Ez da oso ohikoa.

Banaketa eremua

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak