Inocybe haemacta

Inocybe haemacta Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Inocybe haemacta
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaInocybe
Espeziea Inocybe haemacta
Sacc., 1887
Mikologia
 
psikoaktiboa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, feltroduna, gris-arre kolorekoa, ezkatatxo itsatsiekin, edo ezkatak galduta eta kanela kolorekoa hondo zurixkarekin, pixkanaka gorritu egiten da.

Orriak: Gris-arre kolorekoak, nahikoa estu.

Hanka: 4 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,6 cm bitarteko diametrokoa, erraboildun samarra, oliba antzeko kolorerako joerarekin edo berdexka, oinean izan ezik.

Haragia: Zurbila, baina kapelan gorritzen dena, oinarrirantz urdinxka sarritan. Usain ahula, baina desatsegina, ukuiluan egoten den antzekoa.[2]

Etimologia: Inocybe terminoa, muskulua, nerbioa, zuntza esan nahi duen "is inós" hitzetik eta burua, esan nahi duen “cybe” hitzetik dator, hau da zuntzezko kapela.

Jangarritasuna

Toxikoa eta haluzinogenoa.[3]

Nahasketa arriskua

Oharra: Berezko fibrilak ditu, honen kapelak gorritzeko joera du. Usain bereizgarria du, zaldi-gernuaren antzekoa.

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan.

Banaketa eremua

Europa, Japonia.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak