Johannes Strolz

Johannes Strolz (Bludenz, 1992ko irailaren 12a) eskiatzaile austriarra da. 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan hiru domina eskuratu zituen, urrezkoak proba konbinatuan eta talde mistoan, eta zilarrezkoa eslalomean

Johannes Strolz

Bizitza
JaiotzaBludenz (en) Itzuli1992ko irailaren 12a (31 urte)
Herrialdea Austria
Familia
AitaHubert Strolz
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile alpinoa

Ibilbidea

Hubert Strolz eskiatzailearen semea da, hark 1988ko Calgaryko Jokoetako proba konbinatua irabazi zuen[1]. Bi urte baino ez zituela hasi zen eskiatzen Johannes.

2012ko Gazte mailako Munduko txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen Roccarason. 2018an Munduko Kopako sailkapen orokorreko txapelduna izan zen.

2022ko urtarrilean slaloma irabazi zuen Adelbodenen[2]. Ondoren Pekingo Jokoetan eslalomean bigarren postuan gelditu zen[3] baina proba konbinatuan txapeldun olinpikoa izan zen 34 urteren ondoren aitaren balentria berdinduz[1]. Azken egunean talde mistoaren proban bigarren urrezko domina lortu zuen[4].

Txapelketak

Neguko Olinpiar Jokoak
UrteaLekuaDominaProba
2022Pekin (  Txina) konbinatua
2022Pekin (  Txina) talde mistoa
2022Pekin (  Txina) eslaloma
Munduko Kopa (sailkapen orokorra)
UrteaProbaDomina
2018Sailkapen orokorra

Erreferentziak

Kanpo estekak