Kadherina

Kadherina zelula mintzean aurkitzen den transmintzeko proteina bat da, zelulen arteko loturetan agertzen dena[1].

Atxikidura bandaren irudia. Zelula mintz biak lotzen dituen proteina da kadherina.

Ca2+ ioien kontzentrazioaren menpeko proteina da. Hainbat motatako kadherinak existitzen dira, zelula mota bakoitzarekiko espezifikoak direnak.

Egitura

Kadherinaren egitura.

720-750 aminoazido dituen katea da. Hiru zati bereizten dira kadherina molekula bakoitzean, zitoplasman dagoena, zelula mintzeko zatia eta zelula kanpokoa.

Zitoplasmako zatian C-muturra aurkitzen da eta kadherinaren zatirik txikiena da. Katenina proteinetan ainguratzen da eta hauek aldi berean aktinazko mikrofiruetan[2]. Mintzean segmentu bakarra dauka, errepikatzen den glikoproteinaz osatua[3]. Zelulaz kanpo bost domeinu ditu (EC1, EC2, EC3, EC4 eta EC5) eta bakoitzak 100 aminoazido inguruko luzera du[4]. EC1 domeinua kanporen dagoen zatia da eta ondoko zelulako kadherina errekonozitzen du. EC2-an kaltzio ioia lotzen da, kadherina bien arteko atxikidura aktibatuz eta dimeroak eratuz[5].

Motak

Giza zeluletan eta orohar ornodunen zeluletan 100 kadherina mota aurkitu dira[6], eta lau multzo handitan sailkatzen dira[7]:

Ornogabeetan 20 mota baino gutxiago azaltzen dira[8].

Funtzioak

Izaki bizidunek ehunak osatzen dituzten zelulak dituzte. Horretarako zelulek elkar ezagutu behar dute eta koordinatu egin behar dira. Kadherinak egiten dute lan hori, ondoz ondoko bi zelulen kadherinen kanpoko zatiak elkar lotu eta homodimeroak osatzen dituztenean[9]. Ca2+ ioiak behar dituzte elkarlotzeko, hauek ez badaude ez da dimerorik eratuko.

Garrantzia biologikoa

Enbriogenesia

Enbrioiaren garapenean ezinbesteko garrantzia dute E-kadherinek. Zelula multzoak koordinatzen dituzte eta gastrulazioan, neurulazioan eta organogenesian paper garrantzitsua dute. Fase luteikoan dira bereziki aktiboak eta progesteronak eta endometrioko kaltzitoninak erregulatzen dute kadherinen jarduera[10].

Minbizia

E-kadherinak zelula multzoen migrazioa ahalbidetzen du, eremu sekundario batetara aldatuz eta ondorioz metastasia sortaraziz[11].

Erreferentziak