Kataluniako Generalitateko Politika Digitaletarako eta Administrazio Publikorako Kontseilaritza
Kataluniako Generalitateko Politika Digitaletarako eta Administrazio Publikorako Kontseilaritza (katalanez eta ofizialki, Departament de Polítiques Digitals i Administració Pública) 2018ko maiatzaren 19tik 2021eko maiatzaren 25era arte Jordi Puigneró i Ferrer kontseilariak gobernatutako Kataluniako Generalitateko kontseilaritza izan zen, Torra Gobernuak sortutakoa eta Gobernazio-, Administrazio Publikorako eta Etxebitza-Kontseilaritzaren ondorengoa dena. 2021eko maiatzaren 25etik aurrera, Politika Digitaletarako eta Lurralde-Kontseilaritzak ordezkatuko du.
Politika Digitaletarako eta Administrazio Publikorako Kontseilaritza | |
---|---|
Kataluniako Gobernua | |
Karguduna | |
Erakundea | Kataluniako Gobernua |
Izendatua | Kataluniako Gobernuko lehendakaria |
Kargualdia | Lau urte |
Egoitza | Kataluniako Generalitatearen Jauregia |
Sorrera | 2018eko maiatzaren 19a |
Amaiera | 2021eko maiatzaren 25a |
Trataera | Honorable |
Herrialdea | Katalunia |
Funtzioak
1/2018 Dekretuaren arabera, hurrengoak ziren kontseilaritzaren funtzio eta eskumenak:[1]
- Sektore publikoko zein administrazio publikoen ebaluazio- eta estrategien bultzatzea, bai eta administrazio publiko elektronikoaren osaera, antolakuntza, funtzionamendua, koordinazioa eta garapena, bai eta administrazio publikoaren langile-formazio eta funtzio publiko oro bermatzea;
- Telekomunikazio eta jendarte digitala;
- Ziberseguritate-politikak eta identifikazio elektronikorako zerbitzuak, bai eta identitate eta konfidantza digitala;
- Teknologia digital aurreratuen sektoreko berrikuntza-politiken sortze eta zuzendaritza, hiri intelijente, datu masibo eta mugikor-teknologien inguruan;
- Legeek eta bestelako xedapenek emandako bestelako edozein funtzio.
Kataluniako Administrazio Publikoaren Eskola (EAPC) kontseilaritza honenpean kokatzen zen ere.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaBerezi:AzkenAldaketakCarles PuigdemontGene SimmonsGonzalo BoyeJean SimmonsEuskaraSarpenXabier García RamsdenEmilia LandaluceKategoria:Txikipedia:BiografiakEuskal HerriaWikipediaISO 4217Gogoaren fenomenologiaKategoria:Leitzako auzoakAtari:Hezkuntza/Lehiaketak/Biografia laburregiakAbenduaren 25Bigarren Mundu GerraLaguntza:Wikipediari buruzTxikipedia:AntibiotikoTtun-ttunTxikipediaAgurtzane ElorriagaGene Simmons (albuma)Joseba Díez AntxustegiWikipedia:Erantzukizunen mugaketa orokorraNetiporn SanesangkhomLaguntza:SarreraAntzinako GreziaIban BarrenetxeaWikipedia:TxokoaEuskarazko Wikipedia (webgunea)NakbaNagore AranburuDark City (1998ko filma)Txikipedia:Gizateriaren ondare