Katearen Atea (Jerusalem)

Katearen Atea (arabieraz, باب السلسلة, Bāb as-Silsila) Al-Aqsako meskitaren barrutiko ateetako bat da, Jerusalengo hiri zaharreko Tenpluko Mendian. Antzina, aldi islamiko goiztiarrean, Daviden Atea deitzen zitzaion,[1] Bāb Daud. [2][3][4]. Auzitegiko Atea (Bāb al-Maḥkama) ere deitu izan zaio, gertu delako Tankiziyia izeneko auzi-etxe historiko jerusalemdarra.[5]

Katearen Atea (Jerusalem)
Meskiten Zelaigunea
Kokapena
Estatu burujabe Israel
Israelen banaketa administratiboaJerusalem barrutia
HiriaJerusalem
Koordenatuak31°47′N 35°14′E / 31.78°N 35.23°E / 31.78; 35.23
Map
Arkitektura
Dimentsioak4,5 (altuera) m

Ate angeluzuzenak diru, 4,5 m-ko altuerakoak. Atea itxita dagoenean pertsona bat pasatzeko adinako irekidura txiki bat dago.[6]

Izatez atea parea dira, Bab Al-Silsilah eta Bab Al-Sakinah izenez ezagunak; zehazki iparraldean da Sakinahko atea (lasaiatasunaren atea) eta hegoaldean propio Katearen atea.[7][2] Sakinah-ko ateko sarrera itxita egon ohi da.

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Chain Gate (Jerusalem)» artikulutik itzulia izan da, 2023-10-12 data duen 1179819448 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-10-12 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak