Konpartimentuen sindromea

Konpartimentuen sindromea gorputzaren faszia konpartimentu baten barruan gertatzen den gaixotasuna da. Arazo honetan, konpartimentuaren barruan presioa areagotzen da eta barruan dagoen ehunek ez dute behar beste odol jasotzen.[1]

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Konpartimentuen sindromea
Deskribapena
MotaIskemia
eritasuna
Espezialitatealarrialdietako medikuntza
Identifikatzaileak
GNS-10-MKT79.A0
GNS-9-MK958.90 eta 958.8
DiseasesDB3028
MedlinePlus001224
eMedicine001224
MeSHD003161
Disease Ontology IDDOID:682

Richard von Volkmann alemaniar zirujauak deskribatu zuen lehen aldiz konpartimentuaren sindromea 1881ean.[2] Sindromea akutua edo kronikoa izan daiteke,[1] eta hankaren edo besoaren konpartimentuak dira inplikatuenak.Arazo hau maizago agertzen da 35 urtetik beherako gizonetan.[3]

Konpartimentuen sindrome akutua

Sintomak: min handia, pultsu ahula, mugitzeko ezintasuna, sorgortzea edo kaltetutako gorputz-adarraren zurbiltasuna.[2] Trauma fisiko bat izaten da arrazoi arruntena: hezur-hausturak (%75) edo zanpatzeak adibidez. Odol-fluxu gabezia baten ondorioz ere gerta daiteke.[4] Diagnostikoa sintomen arabera egin ohi da, baina konpartimentu barruko presioaren neurria ere har daiteke.[2][5] Tratamendua presio hori jaistean datza, adibidez kirurgia erabiliz; lehen bait lehen egitea komeni delarik.[2] Izan ere, egoera sei ordu baino gehiagoz mantendu ezkero, muskuluetan edo nerbioetan kalte iraunkorrak sor daitezke.[2][6]

Tratatu gabeko konpartimentu-sindrome akutuak Volkmann-en kontraktura eragin dezake.

Besaurreko haustura diafisario kasuen %3 ingurua konpartimentuen sindrome akutuarekin konplikatzen da (ez dira tasak ezagutzen gorputzeko beste eremu batzuetan eta kasu kronikoetan).[7]

Konpartimentuaren sindrome kronikoa

Sintomak: mina ariketak egitean, menbrua lokartzea. Sintoma hauek atsedenarekin hobetzen dira. Konpartimentuaren sindrome kronikoa ariketa fisikoaren ondorioz gerta daiteke; tipikoki korrikan eta bizikletan. Eskuarki, arazoak ez du kalte iraunkorrik sortzen. Konpartimentuaren presioa jaisteko aukerako tratamendua fisioterapia izaten da; eta honekin konpontzen ez denean kirurgia.[8]

Erreferentziak

Kanpo estekak