Nafarroako Rural Kutxa
Nafarroako Rural Kutxa (gaztelaniaz: Caja Rural de Navarra) kreditu-kooperatibaren forma juridikoa duen nafar finantza-erakundea da, eta Europako eta Espainiako banku-araudiaren eta gainbegiratzearen mende dago. 1910ean sortu zuten, bere jatorria lehen sektoreari lotuta zegoelarik, gaur egun bere bezeroei izaera unibertsaleko finantza zerbitzuak eskaintzen dizkien arren. Espainiako Bankuan erregistratuta dago 3008 erregistro-zenbakiarekin. Espainiako Rural Kutxen elkarteko (AECR) kide da, eta Kreditu Kooperatiben Batasun Nazionalean sartuta dago.[1]
Nafarroako Rural Kutxa | |
---|---|
Datuak | |
Mota | rural kutxa |
Jarduera sektorea | banking industry (en) |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Honen parte | Rural Kutxa |
Enplegatuak | 959 (2017) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | kooperatiba |
Ekonomia | |
Irabazi garbia | 86.800.000 € (2017) |
Historia | |
Sorrera | 1910 |
webgune ofiziala |
1990eko hamarkadatik Nafarroako Rural Kutxa Rural Kutxen taldekoa da. Integrazio-sistema hori banka federatuaren eredu batean oinarrituta dago.
Bulego sarea
Nafarroako Rural Kutxak 250 bulego ditu lurraldeka honela banatuta: 140 Nafarroan, 37 Gipuzkoan, 33 Bizkaian, 16 Araban eta 24 Errioxan. 2017. urtearen amaieran, erakundeak 959 langile zituen.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |