Panaeolus ater

Panaeolus ater Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez dago argi bere toxikotasuna. Psilozibina (haluzinogenoa) dauka. Hobe ez kontsumitzea.

Panaeolus ater
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaBolbitiaceae
GeneroaPanaeolus
Espeziea Panaeolus ater
Bon, 1985
Mikologia
 
psikoaktiboa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoa: Panaeolus fimicula var. ater.

Deskribapena

Kapela: 4 cm arteko diametrokoa, hemisferikotik ganbilera eta kanpai itxurako zabalera, titi gabe, ertz erregularra. Kapelaren azala arre ilun kolorekoa (ertzera argitu egiten da), irregularki banatutako orban ilunekin.

Orriak: Itsatsiak, sabeldunak, arre kolorekoak (zahartzean ilunduaz), ertz zurixka.

Hanka: 10 cm arteko garaierakoa, liraina, barnehutsa, hauskorra, pruina zuriz estalia, kapelaren kolorekoa, bihurgune bereizgarri bat izaten du.

Haragia: Gris ilun kolorekoa, nahiko urria, usain arin batekin eta zapore fungikoarekin.[2]

Etimologia: Panaeolus terminoa, grezieratik dator "panaiolos" hitzetik, "pas pasa pan" = dena, eta "aiolos" = hainbat koloretakoak.

Jangarritasuna

Zalantzazkoa. Toxikoa izan daiteke.[3]

Nahasketa arriskua

Panaeolus fimicola delakoak kolore gorrixka du, oin zuzena eta erabat koprofiloa (simaurretan).[4]

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean. Behien eta zaldien zelai eta larreetan. Koprofiloa baino praktikoagoa da.

Banaketa eremua

Islandia, Europa, Errusia.[5]

Erreferentziak

Kanpo estekak