Pluteus salicinus

Pluteus salicinus Pluteaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Pluteus eta Volvariella guztiak, lurrean hazten badira, jateko onak dira, baina lignikola gisa hazten badira, kalitate apalekoak dira. Psilozibina edo psilozina pixka bat izan dezakete.

Pluteus salicinus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPluteaceae
GeneroaPluteus
Espeziea Pluteus salicinus
P.Kumm., 1871
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa askea da
 
hanka biluzik dago
 
espora arrosak dauzka
 
saprobioa da
 
psikoaktiboa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero zabaldu egiten da, kolore berdexka du, gris marroiarekin nahastua, erdigune ilunagoarekin, arre kolorekoa ia beltza. Gainazal lubrifikatua izaten du eguraldi hezearekin, zuntz txiki arrexkaz marratua, batez ere erdian.

Orriak: Libreak, estu samar, hasieran zurixkak, gero arrosak eta azkenean arrosa-herdoil kolorekoak.

Orri libreak: oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 4 eta 9 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 1,2 cm bitarteko lodierakoa; zuria, gris-berdexka koloreko zuntz txiki laburrez marratua.

Haragia: Mehea, zuria, zehaztugabeko usain eta zaporekoa.[2]

Etimologia: Pluteus terminoa latinetik dator, hots,"pluteus" hitzetik, hau da, antzinako setio-makinatik. Zabaldutako kapela konikoaren formagatik

Jangarritasuna

Jangarria, baina sukaldaritzan balio gutxikoa.[3]

Nahasketa arriskua

Pluteus hau erraz identifikatzen da, erdialde oso iluna duen gris-berdexka koloreko kapela duelako, eta kapelaren periferiaren erdigunetik ateratzen diren zuntz txiki arrexkengatik.[4]

Sasoia eta lekua

Udaberrian,udan eta udazkenean. Saprofita da, motzondoetan edo hostogalkorren zurean: sahatsetan, makaletan, zurzurietan, haritzetan, hezetasuna duten ibaiertzetako zuhaitzetan, zur gogorretan.[5]

Banaketa eremua

Europa, Errusia, Japonia, Ipar Amerika, Hawaii, Kanariak, Hegoafrika, Mozambike, Himalaiako eremua.

Erreferentziak

Kanpo estekak