Pseudocraterellus undulatus

Pseudocraterellus undulatus, sinonimoa: Pseudocraterellus sinuosus Cantharellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da iristen Craterellus cornucopioides delakoaren kalitatera (haragi bigunagoa). Urria Euskal Herrian.

Pseudocraterellus undulatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaCantharellales
FamiliaCantharellaceae
GeneroaPseudocraterellus
Espeziea Pseudocraterellus undulatus
Rauschert, 1987
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Kapela: 2 eta 5 cm arteko diametrokoa, kopa edo inbutu itxuran, ertz uhinduarekin, oxkarratua eta batzuetan gandor itxurarekin. Arre-sepia edo intxaur koloreko azala, ertz argiagoarekin.

Himenioa: Gutxi markatutako tolesturak, dekurrenteak, kolore gris argikoak tonu okre edo horixkekin.

Tolestura dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tolesturak.

Hanka: Irregularki zilindrikoa, luzetara ildaskatua, oinarrian betea, baina muinduna edo barnehutsa goialdean. Himenioa baino gris-arre ilunagoa. Oinarri bakarretik bi edo hiru ale ateratzen dira.

Haragia: Gris-sepia argi kolorekoa, biguna, mehea, zuntzuna, usain ahula baina atsegina.[2]

Etimologia: Craterellus terminoa latinetik eta grekotik dator, hau da, katilu txikitik. Sinuosus epitetoa latinetik dator, bihurria esan nahi duen "Sinuosus" hitzetik. Bere ertz bihurgunetsuagatik.

Jangarritasuna

Jangarria. Erraz lehortu daitekeena.[3]

Nahasketa arriskua

Craterellus tubaeformis, Craterellus cornucopioides, Cantharellus cinereus delakoekin.[4]

Sasoia eta lekua

Udazkeneko espeziea da, hostoerorkorren basoen lurrean ateratzen da, batez ere pagoen azpian.[5]

Banaketa eremua

Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua.

Erreferentziak

Kanpo estekak