Rebecca (2020ko filma)

Rebecca, intriga, drama, maitasuna eta thrillerra batzen dituen melodrama film britaniarra da. 2020an Ben Wheatlyk zuzendutako eta Working Title Filmsek Netflix plataformarentzat ekoiztutako filma da. Film hau, Daphne du Maurierek 1938an idatzitako Rebecca eleberrian oinarrituta dago, hainbat alditan, film formatuan egokitua izan dena, arrakastatsuena Alfred Hitchcockek 1940an zuzendutakoa izanik. Filmeko aktore nagusiak, Lily James, Armie Hammer, Kristin Scott Thomas, Keeley Hawes, Ann Dowd eta Sam Riley dira.[1]

Rebecca (2020ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data2020
IzenburuaRebecca
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Banatze bideaeskatu ahalako bideo eta direct-to-video (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoathrillerra, film erromantikoa eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena121 minutu
Deskribapena
OinarrituaRebecca (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ben Wheatley
Gidoigilea(k)Jane Goldman (en) Itzuli
Joe Shrapnel (en) Itzuli
[[Kategoria:Jane Goldman (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Joe Shrapnel (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Lily James
Armie Hammer
Kristin Scott Thomas
Keeley Hawes
Ann Dowd
Sam Riley (en) Itzuli
Tom Goodman-Hill
Mark Lewis Jones
John Hollingworth
Bill Paterson
Ben Crompton (en) Itzuli
Jane Lapotaire
Jeff Rawle





[[Kategoria:Sam Riley (en) Itzuli antzeztutako filmak]]




[[Kategoria:Ben Crompton (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
EkoizleaTim Bevan
Konpainia ekoizleaWorking Title Films (en) Itzuli
[[Kategoria:Working Title Films (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaJonathan Amos (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaClint Mansell
Argazki-zuzendariaLaurie Rose (en) Itzuli

netflix.com…
IMDB: tt2235695 Allocine: 203393 Rottentomatoes: m/rebecca Metacritic: movie/rebecca Netlix: 81002196Edit the value on Wikidata

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Emakume gazte bat, Maxim de Winter aristokrata Monte-Carlon ezagutu ostean, berarekin ezkondu eta honen familiaren Manderley izeneko jauregira joaten dira bizitzera, Kornuallesera. Izan ere, de Winterren azken emazte hilaren presentziak, jauregiko bizimodua zailtzen du.

Aktoreen zerrenda

[2]
AktoreakPertsonaiak
Lily Jamesde Winter andrea
Armie HammerMaxim de Winter
Tom Goodman-HillFrank Crawley
Keeley HawesBeatice Lacy
Ann DowdVan Hopper andrea
Sam RileyJack Favell
Kristin Scott ThomasDanvers andrea
Bill PattersonBaker doktorea
Mark Lewis JonesWelch inspektorea
John HollingworthGiles Lacy
Ben CromptonBen
Jane LapotaireAmona
Jeff RawleFrith
Ashleigh ReynoldsRobert

Ekoizpena

2018ko azaroan, Lily James eta Armie Hammer filmeko protagonistak, Ben Wheatly zuzendaria eta Netflix, filmaren banatzailea izango zela iragarri zen.[3] 2019ko Maiatzan berriz, Kristin Scott Thomas, Keeley Hawes, Ann Dowd, Sam Riley eta Ben Crompton, filman aktore lanak egingo zituztela jakin zen.[4][5]

2019ko ekainak 3an, grabaketa hasi zuten.[6] Uztailan, Hartland Quay, Devonen, filmatu zuten.[7] Guztira, sei lurralde desberdinetan errodatu zen. Korridoreak filmatzeko, Hatfield etxea erabili zuten; Mapperton berriz, Manderleyko lorategia filmatzeko; Loseley parkea, Manderleyren logelak eta eskailerak filmatzeko; Petworth etxean, korridore bat erabili zuten eta Osterley parkea, Manderleyko sukaldea grabatzeko.

Kaleratzea

Rebecca, 2020ko Urriak 21ean mundu osoan zehar argitaratu zen Netflix plataforman. [1] Filma estreinatu eta hurrengo bi egunetan, plataformako 2. film ikusiena izan zen. [8] Izan ere, hurrengo astebururako jada top 10 listatik kanpo gelditu zen. [8] Azaroan, Varietyk, data horretara arte, 2020an zuzenean streamingen argitaratutako 11. film ikusiena izan zela argitaratu zuen. [9]

Erantzuna

Orokorrean, Rebeccak ez zuen oso harrera ona izan. Rotten Tomatoes-en arabera, 207 kritikarien %40 erantzun positiboa izan zuten, bataz besteko nota 5,4/10 izanik. [10] FilmAffinityk emandako nota berriz, 10etik 4,8 izan zen eta IMBDk, 6/10. Ecartelerako nota positiboagoa da, emandako puntuazioa 5 izarretik 3 izanik. [1]

Erreferentziak

Kanpo estekak