Smarta

Smartismo» orritik birbideratua)

Smarta tradizioa (sanskritoz: स्मार्त), smartismo ere deitua, hinduismoaren eskola (darshana) bat da, purana literatura generoa zabaldu zuena.[1]

Smarta hitzak shastrak (hindu idazkera sakratuak) smriti idazkeren jarraitzaileak izendatzeko erabiltzen dugu. Nagusiki — baina ez bakarrik — Adi Shankara, shan mata sthapana acharya (sei eskolen sortzailea) bezala ezagutzen den monje filosofoaren Advaita Vedanta filosofia (ez duala) jarraitzen dute. Shankarak bere herrialdearen luze-zabalean predikatu zuen indiar fede guztiak Advaita Vedanta doktrinapean finkatzeko. India osoan gurtza bateratzeko, Shankarak bost jainko hinduisten smarta aldare zaharra zabaldu zuen: Gaṇapati, Sūrya, Viṣṇú, Śiva eta Śakti, eta Kumara gehitu zituen. Sei hauetatik, jainkozaleek jainko hobetsi bat (ishta devata) hauta dezakete. Jainko hauetako bakoitzak Saguna Brahmanen (Jainkoa, koalitateekin) islatzat hartzen du bere burua, Nirguna Brahmanen (Jainkoa, hori kalifikatzen duen inolako koalitaterik gabe) aurkakotzat.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.