Strandloper

Strandloper-rak Afrikako hego-mendebaldeko hondartzetan ehiza eta janaria biltzeaz bizi den khoikhoi jatorriko talde bat da. Jatorriz Lurmutur Koloniatik Eskeletoen Kostara doan tartean aritzen ziren.

Khoikoi nomadak, Samuel Daniellen irudi batean (1805).

Historia

Strandloperren existentziaren froga arkeologiko diren maskortegiak daude: oskol, zeramika, balea eta itsas txakur hezurrak, errautsa eta ikatza. Aztarna zaharrenak duela 2.300 urte inguru datatu dira.[1]

Komunitate gehienek ez zuten iraun Hego eta Hego-Mendebaldeko Afrikan XIX. eta XX. mendeetan gertatu ziren aldaketa demografiko eta ekonomikoen aurrean, eta asimilatuak izan ziren.[2]

Gaur egunean

Auzo-herrietatik bereizita jarraitzen duten strandloper bakarrak Namib hegoaldeko Topnaar tribukoak dira. 2005ean 500 kide inguru ziren, Namibia erdialdeko Kuiseb ibaiaren inguruan 12 asentamendutan banatuak.[3]

Etimologia

Strandloper izena strand ("hondartza") eta loper ("ibiltaria") hitz afrikaansen konposaketa da.[4] Jatorriz termino lokala bazen ere, arkeologoen eraginez haren esanahia harea-arakatzean eta itsas dietan oinarritutako biziraupen-ekonomia duten kostaldeko komunitate gehiago izendatzeko zabaldu da.[5]

Hegoafrikako apartheid garaian, hegoafrikar zuri hondartzazale batzuek terminoa apropos erabiltzen hasi ziren bere buruak izendatzeko, gobernuaren arraza politikak salatuz eta bertako jatorrizko herriekiko elkartasuna erakutsiz.[6]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak