Edukira joan

Thierry Etchegoyhen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thierry Etchegoyen» orritik birbideratua)
Thierry Etchegoyhen
Bizitza
Jarduerak
Jarduerakikertzailea
Enplegatzailea(k)Vicomtech
Lan nabarmenak

Thierry Etchegoyhen (edo Thierry Etxegoien[1][2]) ikertzailea da Donostiako Vicomtech ikerketa-zentroan, Hizkuntzaren prozesamenduko arloko ikerketa-burua da han. Besteak beste, Batua.eus eta Itzuli euskarako itzultzaile automatikoak sortzen eta hobetzen aritu izan da.[3]

Ikerlariaaldatu iturburu kodea

Batua.eus itzultzaile neuronala.

Itzulpen neuronala ikertzen du. Paradigma neuronalaren ekarriarekin 2017az geroztik izugarrizko hobekuntza nabaritu zen hizkuntza nagusienen arteko itzultzaile automatikoetan. Geroxeago, eta arin, Etchegoyhen eta euskal munduko ikerkuntza komunitatea gai izan ziren euskaratik eta euskararako itzultzaile neuronalak mundu mailako artearen egoeraren pare jartzeko. 2015ean hasi zen euskararako itzulpen neuronala aztertzen TADEEP proiektuan.[4] Ordurako Deepl itzultzaileak kalitatezko emaitzak ematen zituen 10 hizkuntzatan baina euskara ez zegoen horien artean.[5] Bi urte geroago lehenengo emaitza bikainak lortuta, 2017an lehen demoa publikoki eskura zegoen. 2017an bertan, hainbat agente (Ixa Taldea, Elhuyar, Vicomtech, Ametzagaña, Mondragon Lingua...) batera, MODELA izeneko proiektua abiatu zen, Etchegoyhen ekintzaile handienetako bat izan zela.[5][5][6] Beste urtebeteko epean, 2018an MODELA itzultzailea plazaratu zen, Interneten publiko orokorrerako euskarazko itzulpen neuronala eskaintzen zuen lehen zerbitzua. Proiektu horietan Etchegoyenerekin batera aritu ziren Iñaki Alegria, Gorka Labaka, eta Itziar Cortes. besteak beste. Abiada bizian mugitzen zen arlo honetan, geroago beste lau itzultzaile neuronal gehiago plazaratu izan dira: Eusko Jaurlaritzaren Itzuli.[7] batua.eus,[8][9] elia.eus[10] eta lingua.eus.[11] Translate Google zerbitzuak ere eskaintzen euskarako itzulpenak baina kalitate txikiago eskaintzen du euskararako.[12]

Erreferentziakaldatu iturburu kodea

Ikus, gaineraaldatu iturburu kodea

Kanpo estekakaldatu iturburu kodea

🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaBerezi:AzkenAldaketakCarles PuigdemontGene SimmonsGonzalo BoyeJean SimmonsEuskaraSarpenXabier García RamsdenEmilia LandaluceKategoria:Txikipedia:BiografiakEuskal HerriaWikipediaISO 4217Gogoaren fenomenologiaKategoria:Leitzako auzoakAtari:Hezkuntza/Lehiaketak/Biografia laburregiakAbenduaren 25Bigarren Mundu GerraLaguntza:Wikipediari buruzTxikipedia:AntibiotikoTtun-ttunTxikipediaAgurtzane ElorriagaGene Simmons (albuma)Joseba Díez AntxustegiWikipedia:Erantzukizunen mugaketa orokorraNetiporn SanesangkhomLaguntza:SarreraAntzinako GreziaIban BarrenetxeaWikipedia:TxokoaEuskarazko Wikipedia (webgunea)NakbaNagore AranburuDark City (1998ko filma)Txikipedia:Gizateriaren ondare