Altzea Europa, Asia eta Ipar Amerikako ipar basoetan bizi den ugaztuna da.

Ezaugarriak

Udan bakarka edo familiakin ibiltzen dira. Uretako landareak eta kimuak jaten dituzte. Normalean usaimena eta entzumena erabiltzen dute, bista ez dute oso ona.

Adarrak azaroa eta abenduan erortzen zaizkie. Altzeak ehizatu egiten ditzute larruarengatik eta hezurrengatik eta baita jateko ere.

Hedadura

Altzeak Amerikar kontinenteko Iparreko muturrean eta Europa eta Asiako iparraldeko herrialdeetan Finlandia, Suedia, Norvegia, Errusia bizi dira.

Espezieak

izen arruntazientifikoahedapena
Europar altzeaA. a. alcesEuropan
Ekialdeko altzeaA. a. americanaKanada ekialdean eta AEB ipar ekialdean
Mendebaldeko altzeaA. a. andersoniKanada mendebaldean eta AEB ipar-mendebaldean.
Siberiar altzeaA. a. cameloidesSiberia ekialdean, Mongolia eta Mantxurian.
Alaskar altzeaA. a. gigasAlaska eta Yukonen.
Shiras altzeaA. a. shirasiAEB ipar-erdialdean.