Assal aintzira

Assal aintzira arabieraz بحيرة عسل‎ , baita ere eztizko lakua bezala ezagutua, Afrikan dagoen aintzira bat da eta Djibuti herrialdean dago. Afrika osoko punturik baxuena da (-155 m). Aintzira Yibuti hiritik 120 Km mendebalderantz dago.

Ezaugarriak

Assal aintzira, Antartika alde batera utzita munduko gazitasunik handiena duen ur-gunea da. Aintzirako ura, Tadjourako golkotik dator. Aintzirak 19km- ko luzeera du, 6.5 km-ko zabalera eta 20 m-ko sakonera. Baita ere 54km²- ko azalera du. Hustubidea lurrunketaren bidez egiten du. Uharte txiki bat du hegoaldean.

Ingurumena

Aintzira basamortuan kokatuta dagoenez ez du ez landarerik ez animaliarik. Uraren tenperatura oso altua da 30°C ingurukoa.

Bitxikeriak

Assal aintzira hain gazia denez, bertako gatza egiten dute.

Assal aintzirako gatza