Edukira joan

Mickey Spillane's Mike Hammer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mickey Spillane's Mike Hammer
Jatorria
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua3
Atalak46
Ezaugarriak
Genero artistikoapolizia-telesaila
Hizkuntzaingelesa
Iraupena45 minutu
Deskribapena
Honen parte daMickey Spillane's Mike Hammer
Antzezlea(k)
Stacy Keach (Mike Hammer (en) Itzuli)
Emanaldia
Jatorrizko igorlea CBS
Hasiera-data1984ko urtarrilaren 28a
Amaiera-data1987ko maiatzaren 13a

IMDB: tt0086760 Allocine: 4140 Edit the value on Wikidata

Mickey Spillane's Mike Hammer eta The New Mike Hammer AEBtako bi detektibe telesaila izan ziren. 1984ko urtarrilaren 28tik 1987ko maiatzaren 13ra CBS katean aireratu ziren. Stacy Keach, Lindsay Bloom, Don Stroudeta Kent Williams aktoreek antzeztu zuten.

Mickey Spillane idazlearen nobela beltzetako Mike Hammer detektibe ospetsuaren istorioetan oinarritua dago. Telefilmak 1940ko hamarkada eta 1950eko hamarkadako zinema beltzeko giroa 1980ko hamarkadara egokitu zuen.

Telesailak 1980ko hamarkadaren erdialdean arrakasta handia izan eta Murder Me, Murder You izeneko telefilma eta The New Mike Hammer izeneko bigarren telesail bat ere izan zuen, baina Stacy Keach aktore protagonista Ingalaterran zegoela kokaina jabetzagatik atxilotu zutenean telesaila bertan behera amaitu baitzen.

Argumentuaaldatu iturburu kodea

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mike Hammer (Stacy Keach) izaera edanzale, gonazale eta zakarra baina bere lanean oso eraginkorra eta kasu guztiak konpontzen dituen New York hiriko eskarmentu handiko detektibe bat da. Velda idazkaria (Lindsay Bloom) bere laguntzaile paregabea da eta Pat Chambers (Don Stroud) poliziako kapitaina Miken adiskide leiala izanik, Mikek maiz bere kasuak argitzeko juztiziarekin dituen hika-mikak leuntzen lagundu ohi dio.

Aktoreakaldatu iturburu kodea

  • Stacy Keach: Mike Hammer detektibea.
  • Don Stroud: Pat Chambers kapitaina.
  • Kent Williams: Barrington fiskala.
  • Lindsay Bloom: Velda, Mike Hammerren idazkaria.
  • Danny Goldman: Ozzie.
  • Lee Benton: Jenny.

Kanpo estekakaldatu iturburu kodea

🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaBerezi:AzkenAldaketakCarles PuigdemontGene SimmonsGonzalo BoyeJean SimmonsEuskaraSarpenXabier García RamsdenEmilia LandaluceKategoria:Txikipedia:BiografiakEuskal HerriaWikipediaISO 4217Gogoaren fenomenologiaKategoria:Leitzako auzoakAtari:Hezkuntza/Lehiaketak/Biografia laburregiakAbenduaren 25Bigarren Mundu GerraLaguntza:Wikipediari buruzTxikipedia:AntibiotikoTtun-ttunTxikipediaAgurtzane ElorriagaGene Simmons (albuma)Joseba Díez AntxustegiWikipedia:Erantzukizunen mugaketa orokorraNetiporn SanesangkhomLaguntza:SarreraAntzinako GreziaIban BarrenetxeaWikipedia:TxokoaEuskarazko Wikipedia (webgunea)NakbaNagore AranburuDark City (1998ko filma)Txikipedia:Gizateriaren ondare