Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Planeta

Eguzki-sistemako planetak:
(1) Merkurio.
(2) Artizarra.
(3) Lurra.
(4) Marte.
(5) Jupiter.
(6) Saturno.
(7) Urano.
(8) Neptuno.

Planeta zeruko gorputz bat da, honako ezaugarri hauek dituena:

  • Izar baten inguruan mugitzen dira planetak.
  • Masa nahikoa du, eta bere grabitateak objektu ia esferiko bihurtzen du.
  • Ez dute berezko argirik, eta izarrek igorritako argiagatik ikus ditzakegu.

Eguzki-sistemak zortzi planeta ditu: Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. Pluton planetatzat hartzen zen 2006. urtera arte. Orduan, planeta nano izatera pasatu zen, Zeres eta Eris-ekin batera.

Exoplaneta deitzen zaie Eguzkia ez den beste izarren inguruan dabiltzan planetei.

"Planeta" hitza latinetik dator, eta honek grezierako πλανήτης planētēs ("alderrai") eta planaö-tik ("ni alderrai nabil"). Hortaz, planeta hitzak astro ibiltaria esan nahi du, espazioan mugitzen direlako.


Eguzki-Sistemako planeten sailkapenaaldatu iturburu kodea

Eguzki-Sistemako planetan sailkatzeko bi modu erabiltzen dira, batez ere: egituraren arabera eta Eguzkiarekiko distantziaren arabera:

Egituraren araberaaldatu iturburu kodea

  • Harrizko planetak: planeta solidoak dira, arroka eta metalez osatuak. Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte dira. Planeta txikiak dira, gainazal harritsu eta solidoa dute, dentsitate handia eta antzeko tamaina dute. Planeta lurtarrak edo planeta telurikoak ere deitzen zaie.
  • Gasezko planetak: gasez osatuta daude eta dentsitate oso handiko atmosferak dituzte. Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno dira. Oso handiak dira ("gasezko erraldoiak" deitzen zaie), errotazio azkarra egiten dute, eremu magnetiko oso handiak dituzte, satelite asko eta eraztunak. Planeta jobianoak ere deitzen zaie.

Eguzkiarekiko distantziaren araberaaldatu iturburu kodea

  • Kanpo-planetak: Eguzkitik urrutien daudenak, Asteroide-gerrikoa baino urrutiago. Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno dira; hau da, gasezko planetak.

Zergatik ez da Pluton planeta bat?aldatu iturburu kodea


🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaBerezi:AzkenAldaketakCarles PuigdemontGene SimmonsGonzalo BoyeJean SimmonsEuskaraSarpenXabier García RamsdenEmilia LandaluceKategoria:Txikipedia:BiografiakEuskal HerriaWikipediaISO 4217Gogoaren fenomenologiaKategoria:Leitzako auzoakAtari:Hezkuntza/Lehiaketak/Biografia laburregiakAbenduaren 25Bigarren Mundu GerraLaguntza:Wikipediari buruzTxikipedia:AntibiotikoTtun-ttunTxikipediaAgurtzane ElorriagaGene Simmons (albuma)Joseba Díez AntxustegiWikipedia:Erantzukizunen mugaketa orokorraNetiporn SanesangkhomLaguntza:SarreraAntzinako GreziaIban BarrenetxeaWikipedia:TxokoaEuskarazko Wikipedia (webgunea)NakbaNagore AranburuDark City (1998ko filma)Txikipedia:Gizateriaren ondare