Edukira joan

Holografia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Holograma bat —identigrama bat— Alemaniako nortasun-txartel batean, segurtasun-neurri gisa

Holografia uhin fronte bat grabatzeko eta gero berreraikitzeko bidea ematen duen teknika bat da. Hiru dimentsioko irudiak sortzeko metodotzat da ezaguna nagusiki, eta beste erabilera asko ere baditu, hala nola datuak gordetzea, mikroskopia eta interferometria. Printzipioz, edozein uhin motaren holografia egin daiteke.

Holografiaren hastapena Dennis Gaborrek asmatu zuen 1948an. Gaur egun ere erabiltzen da teknika hori, elektroi holografia izenarekin.

Hala ere, holografia optikoak ez zuen benetan aurrera egin harik eta laser-izpia asmatu zen arte (1963. urtea). Holograma lortzeko, laser-izpi bat bidaltzen zaio objektuari, bi zatitan banatua: erreferentziazko argi sorta zuzenean grabatzen da argazkian, eta bestea, berriz, objektuak islatu ondoren. Argazkian bi sorten arteko interferentzia-tarteak jasotzen dira, bi uhin-sortak fasean iristen diren tarteak, alegia. Holograma horri lehen erabili denaren maiztasun bereko laser izpi bat zuzentzen bazaio, objektuaren hiru dimentsioko irudi bat eratzen da, edozein aldetatik erliebean ikusi eta argazkia atera dakiokeena, alegia. Kreditu-txarteletan, billeteetan eta disko trinkoetan erabiltzen dira, besteak beste.

Erreferentziakaldatu iturburu kodea

Kanpo estekakaldatu iturburu kodea

🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaBerezi:AzkenAldaketakCarles PuigdemontGene SimmonsGonzalo BoyeJean SimmonsEuskaraSarpenXabier García RamsdenEmilia LandaluceKategoria:Txikipedia:BiografiakEuskal HerriaWikipediaISO 4217Gogoaren fenomenologiaKategoria:Leitzako auzoakAtari:Hezkuntza/Lehiaketak/Biografia laburregiakAbenduaren 25Bigarren Mundu GerraLaguntza:Wikipediari buruzTxikipedia:AntibiotikoTtun-ttunTxikipediaAgurtzane ElorriagaGene Simmons (albuma)Joseba Díez AntxustegiWikipedia:Erantzukizunen mugaketa orokorraNetiporn SanesangkhomLaguntza:SarreraAntzinako GreziaIban BarrenetxeaWikipedia:TxokoaEuskarazko Wikipedia (webgunea)NakbaNagore AranburuDark City (1998ko filma)Txikipedia:Gizateriaren ondare