2. linea (Nantesko tranbia)

Nantesko tranbiaren linea

Nantesko tranbiaren 2. linea ( estilitzatua) sareko hiru tranbia lineetako bat da. Lineak 25 geltoki eta 12 kilometro ditu guztira eta Orvault–Grand Val geltokia, Orvault udalerrian dagoena, Pont-Rousseauko geltokiarekin lotzen ditu, Rezé udalerrian.

Orvault–Grand Val ↔ Pont-Rousseau
Nantesko tranbiaren parte da

 lineko ibilgailu bat Audenciako geltokian
Datu orokorrak
Garraio motaTranbia
EskualdeakNantes, Bro-Naoned,
 Bretainia
Geltokiak25
Bidaiariak34 310 000 (2015)
JabeaNantes Metropola
Ustiapena
Hasiera1992ko irailaren 7a
EragileaSemitan
Ibilgailuak23
Ibilgailuen luzera39 m
Datu teknikoak
Luzera11,7 km
Abiadura maximoa70 km/h
 Mapa
Map

1992ko irailaren 7an inauguratu zen, Commerce eta Pont-Rousseau geltokien artean.

2015. urtean, 34 310 000 bidaiari eraman zituen, sareko 3tik 2.

Historia

1970eko hamarkadaren amaieran, Nantesen garraioa, batez ere, autoaren erabileran oinarritu zen. Auto-pilaketa murrizteko asmoz, Erdre ibaian zehar autobideak eraikitzea proposatu zen. Honek, hiri sarea suntsitzea ekarriko zuen, plana, azkenean, atzera botatzea eragin zuten protestak piztuz.

Hainbat aukera aztertu ziren, hala nola autobus- eta trolebus-zerbitzuak hobetzea (edukiera mugatua) edo metro-sarea (garestiegia). Azkenean, aukera guztiak baztertu zituzten eta tranbiak berreskuratzea proposatu zuten.[1]

Puntu honetan, tranbia berriak eraikitzeko ideia iraultzailea zen. Mundu osoko joera tranbiak kentzea izan zen, linea berriak ireki beharrean. Frantzian hiru tranbia sistema txiki geratzen ziren (Lille, Marseilla eta Saint-Étienne).

Ipar Amerikan metro arinaren berpizkundea gertatzear zegoen, 1981ean Edmonton Light Rail Transit ireki zenean, urte horretan bertan Calgary C-Train eta San Diego Trolley izan zirelarik. Europan, ordea, urte askotan ez zen tranbia sare berririk eraiki.[2]

Nantesko Udalak ingeniari talde bat bildu zuen tranbia sare berri bat garatzeko aukera aztertzeko. Proiektua eta bere xehetasun ekonomikoak 1981eko otsailaren 10ean zehaztu ziren. Gobernuak gastuen % 30 finantzatzea onartu zuen, eta Alstom enpresa hogei ibilgailu egiteko aukeratu zuten.

[3]

Tranbia, azkenik, 1985ean inauguratu zen, Place du Commerce eta Haluchère lotzen zituen linea bakar batekin, hiriaren ipar-ekialdean.

 linearen arrakastaren ondorioz, bigarren linea bat eraiki zen, iparraldea eta hegoaldearen artean, Place du Commercen zegoenarekin lotua.  linea 1982ko irailean inauguratu zen 50 Otages eta Trocardière artean. Bi urte beranduago Orvault–Grand Val geltokirantz hedatu zen, hiriaren iparraldean.

2005eko abuztuan,  linea 2,2 kilometrotan handitu zen, Trocardière eta Neustrie artean hiru geltoki berri gehituz. 2007ko irailean, zati txiki bat ireki zen, lineatik Pont Rousseaura aldatzen zuena. Konpentsazio gisa,  linea Hôtel Dieu geltokitik Neustrie geltokira hedatu zen.[4]

Ibilbidea

Geltokiak

     GeltokiaKoordenatuakUdalerriaKonexioak 
    Orvault–Grand Val47°15′43″N 1°35′32″WOrvault   50   79   89 
    le Cardo47°15′43″N 1°35′3″WOrvault   C2   50   79   89   
    René Cassin47°15′51″N 1°34′34″WNantes   C2   50   96   
    Chêne des Anglais47°15′41″N 1°34′24″WNantes   C2   96 
    Santos Dumont47°15′34″N 1°34′5″WNantes   96   
    Boissière47°15′18″N 1°33′57″WNantes   96 
    Bourgeonnière47°15′12″N 1°33′35″WNantes   26   86 
    Recteur Schmitt47°15′7″N 1°33′10″WNantes   26   66   75   80   86   E5   
    École Centrale–Audencia47°14′55″N 1°33′4″WNantes   C20   66   75   80   E5 
    Facultés47°14′45″N 1°33′19″WNantes   75 
    Morrhonnière–Petit Port47°14′30″N 1°33′23″WNantes   26 
    Michelet–Sciences47°14′7″N 1°33′24″WNantes   10   23 
    Saint-Félix47°13′53″N 1°33′24″WNantes
    Motte Rouge47°13′40″N 1°33′15″WNantes
    Saint-Mihiel47°13′24″N 1°33′12″WNantes
    50 Otages47°13′12″N 1°33′21″WNantes   C2   12   23 
    Place du Cirque47°13′1″N 1°33′26″WNantes   C1   C2  C6   11   12   23 
    Commerce47°12′49″N 1°33′21″WNantes      
  C2   C3   11   26   54 
    Hôtel Dieu47°12′43″N 1°33′12″WNantes    
  C2   C3 
    Aimé Delrue47°12′33″N 1°33′1″WNantes    
    Vincent Gâche47°12′23″N 1°32′54″WNantes    
   
    Wattignies47°12′14″N 1°32′47″WNantes    
    Mangin47°12′6″N 1°32′42″WNantes    
  26 
    Pirmil47°11′46″N 1°32′34″WNantes    
  C4   C9   27   28   36   42   98  E8 
 
    Gare de Pont-Rousseau47°11′35″N 1°32′57″WRezé

Disuasio-aparkalekuak

Lineak 7 disuasio-aparkaleku ofizial ditu guztira, seinaleztatuta eta araututa.[5]

AparkalekuaHornitutako geltokiaKonexioakInaugurazioaTokiakModalitatea
GoudyPirmil    1992202doan, ibilbidea ordaintzen da
le Cardole Cardo  1994201doan, ibilbidea ordaintzen da
PirmilPirmil    1992216doan, ibilbidea ordaintzen da
Recteur Schmitt 1Recteur Schmitt  199495doan, ibilbidea ordaintzen da
Recteur Schmitt 2Recteur Schmitt  199445doan, ibilbidea ordaintzen da
René CassinRené Cassin  199465doan, ibilbidea ordaintzen da
Santos DumontSantos Dumont  199434doan, ibilbidea ordaintzen da

Tarifak

Linearen tarifikazioa Nantesko beste garraiobideen berdina da, eta garraio-titulu berberekin dago eskuragarri.[6]

Ustekabeko txartelakAldi baterako abonamenduak
TxartelaDeskripzioaPrezioaAbonamenduaDeskripzioaPrezioa
Ticket 1hOrdubeteko txartel mugagabea1,70 €Billet mensuel (-18)Hilabeteko txartel mugagabea24,80 €
Ticket 1h (bus)Ordubeteko txartel mugagabea autobusan2,00 €Billet mensuel (-26)Hilabeteko txartel mugagabea32,80 €
10 tickets 1hOrdubeteko 10 txartel mugagabeak15,60 €Billet mensuel (+26)Hilabeteko txartel mugagabea55,20 €
Navette aéroportAireportuko anezkako txartel bakarra9,00 €Formule illimitée (-18)Urtebeteko txartel mugagabea210,40 €
Groupe scolaireEskola taldeko txartel berezia9,50 €Formule illimitée (-26)Urtebeteko txartel mugagabea224,00 €
Ticket 24hEgun bateko txartel mugagabea5,80 €Formule illimitée (+26)Urtebeteko txartel mugagabea492,80 €
Ticket 24h / 4 prs.Egun bateko txartel mugagabea (4 pertsona)10,00 €Formule illimitée (+60)Urtebeteko txartel mugagabea272,00 €

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak