Metro (garraiobidea)

Metroa bidaiari kopuru handirako burdinbide sistema da. Hiri handietan gune ezberdinak lotzeko erabiliak dira, baita inguruko herriak lotzeko ere. Kapazitate eta maiztasun handikoa da, eta beste garraiobide sistemetatik banatuta, alegia beste garraiobideekin bidegurutze edo oztoporik ez duena. Hau dela eta, metro sareak askotan lurrazpitik eraikitzen dira, beste batzuetan errepideen gainetik. Hala ere, badira lurrazalaren gainetik iragaten diren metro sareak, batez ere hiriguneetatik urrun diren guneetan, beti ere, plataforma erreserbatua dutela -metro izateko baldintza ezinbestekoa-.

Bilboko Metroak Indautxun duen geltokia

Euskal Herrian den metro bakarra, momentuz, Bilbokoa da. Honek Bilbo eta Nerbioi-Ibaizabal itsasadarraren bi aldeak lotzen ditu. Bada Donostialdeko metroa eraikitzeko egitasmoa, egungo Euskotrenen Hendaia-Zumaia burdinbidean oinarrituta.

Izena

Metro izena Parisko metroaren jatorrizko konpainiaren laburdura da: Compagnie du chemin de fer métropolitain de Paris. Hasierako laburdura Métropolitain zen (geltoki sarrera batzuetan ikus daitekeenez), baina gutxira métro labur-laburdura erabiltzen hasi zen. Horrela, lurrazpiko hiri-trenen izen orokortzat erabili zen, bai frantsesez bai beste hizkuntzatan, euskara barne.

Munduko metroak

Ikus zerrenda: «Metro sistemen zerrenda»

Ameriketan

New Yorkeko metroa (2011. urtean ateratako argazkia)

Asian

Txinako metro bagoi bat.

Europan

Stockholmeko metro geltoki bat.

Ozeanian

Sydneyko metroa.
  • Sydneyko metroa

Kanpo estekak


Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.