Ipar Amerika

azpikontinente

Ipar Amerika[1] kontinente bat da. Osorik dago ipar hemisferioaren barruan eta ia dena mendebaldeko hemisferioaren barruan. Amerikako iparraldeko azpikontinente bezala ere deskriba daiteke[2][3], zazpi kontinente baino gutxiago erabiltzen dituzten ereduetan. Mugakide ditu iparraldean Ozeano Artikoa, ekialdean Ozeano Atlantikoa, mendebaldean Ozeano Barea eta hegoaldean Hego Amerika eta Karibe itsasoa.

Ipar Amerika
Azalera24.709.000 km²
Biztanleria528.720.588 (2008, 4.a)
Biztanle-dentsitatea22,9 bizt/km²
Jentilizioiparamerikar
Herrialdeak23
Hizkuntzakingeles, gaztelania, frantses eta besteak
Ordu-eremuakUTC-10-UTC
Hiri nagusiakMexiko Hiria, New York, Los Angeles, Toronto, Chicago

Ipar Amerikak 24.709.000 kilometro koadroko eremua hartzen du, lur lehorraren azaleraren %16,5 eta Lurraren azalera osoaren %4,8 inguru. Ipar Amerika hirugarren kontinenterik handiena da, Asiaren eta Afrikaren ondoren[4], eta laugarrena biztanleriaren arabera, Asia, Afrika eta Europaren ondoren[5]. 2013an, ia 579 milioi pertsona bizi ziren bertan, 23 estatu independentetan, edo munduko biztanleriaren %7,5 inguru, hurbileko uharteak barne (batez ere Karibe inguruan).

Ipar Amerikara azken glaziazioan iritsi ziren bere lehen giza populazioak, Beringeko lurreko zubia pasatzean, duela 40.000 eta 17.000 urte inguru. Paleoindiar garaiak duela 10.000 urte arte iraun zuela uste da (garai arkaiko edo mesoindiarraren hasiera). Aro Klasikoa, gutxi gorabehera, VI. eta XIII. mendeen artean hedatzen da. Kolonaurreko aroa 1492an amaitu zen, migrazio transatlantikoen hasierarekin, Europako kolonoen etorrerarekin aurkikuntzen aroan eta aro moderno goiztiarrean. Egungo patroi kultural eta etnikoek Europako kolonoen, herri indigenen, Afrikako esklaboen eta haien ondorengoen arteko elkarrekintzak islatzen dituzte.

Amerikako kolonizazio europarraren ondorioz, iparramerikar gehienek Europako hizkuntzak hitz egiten dituzte, hala nola ingelesa, espainiera edo frantsesa, eta beren estatuetako kulturek mendebaldeko tradizioak islatu ohi dituzte.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Ipar Amerikako historia»

Nahiz eta adituek Ipar Amerikako jatorrizko biztanleak Asiatik etorritako etorkinak zirela uste, Ipar Amerikako amerindiarrek Lurra sortu zenetik bertan daudela sinesten dute.

Europarrek Amerika ikusi baino lehengo biztanleak politikoki egitamu ezberdinetan banatuta ziren, talde txikietatik inperio handietara. Kontinentean bazeuden zabaldi handietan bizi ziren bisonte-ehiztari tribuak eta Maia edo Azteka inperio aurreratuak.

1492an, espainiarrak kontinentera heldu zirenean, historia goitik-behera aldatu zen. Espainiak azteka inperioa suntsitu zuen eta Erresuma Batuak eta Frantziak iparralderantz jo zuten 300 urte iraungo duten koloniak sortzeko.

1776an Estatu Batuek Europaren boterepean egoteari uko zutenean, eskualdeko beste herriek hasitako ibilbidea jarraitu zuten (adibidez Mexiko 1810ean). Hortik hasi zen egun azpi-kontinentea munduko posturik aurreratuenean jarri duen bilakabide hedakorra.

Geografia

Geografia fisikoa

Sakontzeko, irakurri: «Ipar Amerikako geografia»
Ipar Amerika satelite irudian

Ipar Amerika Amerika kontinentearen iparraldeko aldean kokatzen da. Hego Amerikarekin duen muga eztabaidatusa da oso:

Kostaldea luzea eta irregularra da. Tartean Mexikoko Golkoa, Hudsoneko badia, San Laurendi golkoa eta Kaliforniako golkoa daude.

Baditu uharte asko ere: Uhartedi Artikoa, Antilla Handiak eta Antilla Txikiak, Alexander uhartedia, Aleutiar uharteak, Groenlandia, eta abar nagusiak izaki. Bermudak geografikoki ez daude Ipar Amerikan.

Giza-geografia

New York, Estatu Batuetako hiririk handiena.

Ipar Amerikako hizkuntza nagusiak ingelesa, gaztelania eta frantsesa dira. Angloamerika Amerikako herrialde anglofonoak izendatzeko erabiltzen da, hau da, Estatu Batuak, Kanada, Belize eta zenbait Karibe uharte. Latinoamerika, berriz, Amerikako herrialde latinetiko hizkuntzak aritzen direnak izendatzeko erabiltzen da, hau da, Erdialdeko Amerikako gehiena, Mexiko eta Karibe uharte asko, Hego Amerikarekin batera. Frankofoniako lurraldeak Ipar Amerikan Kanada, Frantziar Antillak, Saint-Pierre eta Mikelune, AEBetako Louisiana eta Haiti dira.

Kulturalki hizkuntza muga handia da. Angloamerikako kultura eta Latinoamerikakoa ezberdinak dira oso.

Ekonomikoki, Kanada eta Estatu Batuak aurreratuenak dira, Mexiko garapen-bidean dagoen herrialde bakarra izaki. Eskualdean badaude erakunde amankomunak, adibidez Caribbean Community and Common Market (CARICOM), edo North American Free Trade Agreement (NAFTA).

Demografikoki, Ipar Amerika mestizoa da.

Estatuak

Eskualde edo herrialdearen
izena eta bandera
Azalera
(km²)
Populazioa
(2005-07-01 zenbatetsia.)
Dentsitatea
( /km²)
Hiriburua
 Aingira (Erresuma Batua)10213,254129.9The Valley
 Antigua eta Barbuda44368,722155.1St. John's
 Aruba (Herbehereak)19371,566370.8Oranjestad
 Bahamak13,940301,79021.6Nassau
 Barbados431279,254647.9Bridgetown
 Belize22,966279,45712.2Belmopan
 Bermuda (EB)5365,3651,233.3Hamilton
 Birjina uharte britainiarrak (EB)153108.708308,8Road Town
 Birjina uharte amerikarrak (AEB)35222,643148.0Charlotte Amalie
 Kanada9,984,67032,805,0413.3Ottawa
 Kaiman uharteak(EB)26244,270169.0George Town
 Costa Rica51,1004,016,17378.6San Jose
 Kuba110,86011,346,670102.4Habana
 Dominika75469,02991.6Roseau
 Dominikar Errepublika48,7308,950,034183.7Santo Domingo
 El Salvador21,0406,704,932318.7San Salvador
 Groenlandia (Danimarka)2,166,08656,3750.026Nuuk
 Grenada34489,502260.2St. George's
 Guadalupe (Frantzia)1,780448,713252.1Basse-Terre
 Guatemala108,89014,655,189134.6Guatemala Hiria
 Haiti27,7508,121,622292.7Port-au-Prince
 Honduras112,0906,975,20462.2Tegucigalpa
 Jamaika10,9912,731,832248.6Kingston
 Martinika (Frantzia)1,100432,900393.5Fort-de-France
 Mexiko1,972,550106,202,90353.8Mexiko Hiria
 Montserrat (EB)1029,34191.6Plymouth; Brades
 Holandarren Antillak (Herbehereak)960219,958229.1Willemstad
 Nikaragua129,4945,465,10042.2Managua
 Panama52,8532,498,71747.3Panama Hiria
 Puerto Rico (AEB)9,1043,916,632430.2San Juan
 Saint Kitts eta Nevis26138,958149.3Basseterre
 Santa Luzia616166,312270.0Castries
 Saint-Pierre eta Mikelune (Frantzia)2427,01229.0Saint-Pierre
 Saint Vincent eta Grenadinak389117,534302.1Kingstown
 Trinidad eta Tobago5,1281,088,644212.3Port of Spain
 Turkak eta Caicoak (EB)43020,55647.8Cockburn
 AEB9,629,091295,734,13430.7Washington Hiria
Total24,486,305514,144,04621.0

Diasporak

Erreferentziak

Ikus, gainera


Kanpo estekak