Azpelar

landare espeziea, udazkenean loratzen da

Azpelarra (Colchicum autumnale) Colchicaceae familiako lorea da. Azafraiaren antzekoa baina jateko oso desegokia, toxikoa, izan ere koltxizina izeneko toxina sortzen du[1]. Udazkenean loratzen da

Azpelar
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLiliales
FamiliaColchicaceae
GeneroaColchicum
Espeziea Colchicum autumnale

Deskribapena

Landare belarkara eta bizikorra da, 25 cm-ko altuera hartzen duena.

Loreak 4-7 cm luzera duten sei petalo morez osaturik daude. Barnean sei estamin laranja ditu. Polinizatzeko orduan obarioa lur azpian aurkitzen da[2].

Hedadura eta habitata

Europa guztian hedaturik dago, erdialdean eta mendebaldean bereziki. Britainia Handian eta Irlandan ere bai[3]. Azken urteetan Suedian eta Errusian ere naturalizatu dela ikusi da, eta baita Zeelanda Berrian ere[4].

Altuera handiko zelai hezeetan aurkitzen da.

Erabilera

Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Erraboil itxurako bere kormoak koltxizina du, hezueri eta Mediterranear sukarra sendatzeko erabiltzen dena.[5]

Landareen ekoizpenean ale poliploideak ekoizteko ere erabiltzen da koltxizina.

Toxikotasuna

Koltxizina landarearen atal guztietan aurkitzen da, beraz dena kontsideratzen da pozoitsua. Hartz-baratxuriaren (Allium ursinum) antza badu eta animalia belarjaleek nahastuta jan dezakete[6]. Bereziki kaltegarria da felidoentzat.

Erreferentziak

Kanpo estekak