Birk Ruud

Birk Ruud (Bærum, 2000ko apirilaren 2 - ) Norvegiako eskiatzaile akrobatikoa da. 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan aire handiko proban urrezko domina irabazi zuen.

Birk Ruud
Bizitza
JaiotzaBærum2000ko apirilaren 2a (24 urte)
Herrialdea Norvegia
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile akrobatikoa

Instagram: birk_ruud TikTok: birkruud Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

2016an Gazteen Neguko Olinpiar Jokoak izan ziren Lillehammer hirian eta Ruudek aldapako proban urrezko domina irabazi zuen[1].

2019ko Munduko Txapelketan aldapako proban zilarra eskuratu zuen. 2018tik aurrera Neguko X Jokoetan hartu du parte aire handiko proban eta urrezko bi domina eta zeilarrezko beste bi eskuratu ditu[2].

2022ko Pekingo Jokoetan egin zuen debuta Olinpiar Jokoetan eta aire handiko txapelketa irabazi zuen 69 puntu eskuratuta. Aurreneko aldia zen proba hau jokatzen zena, beraz Birk Ruud dugu espezialitate honetako aurreneko txapeldun olinpikoa[3].

Txapelketak

Neguko Olinpiar Jokoak
UrteaLekuaDominaProba
2022Pekin (  Txina) Aire handia
Munduko txapelketak
UrteaLekuaDominaProba
2019Utah (  AEB) aldapa
Neguko X Jokoak
UrteaLekuaDominaProba
2018Norvegia ( ) aire handia
2019Aspen (  AEB) aire handia
2020Aspen (  AEB) aire handia
2020Norvegia ( ) aire handia
Neguko Olinpiar Jokoak (Gazte mailan)
UrteaLekuaDominaProba
2016Lillehammer (  Norvegia) aldapa

Erreferentziak

Kanpo estekak