Cortinarius pholideus

Cortinarius pholideus Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius pholideus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius pholideus
Fr., 1838

Deskribapena

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, ez oso haragitsua, kanpai itxurako-zabaldua, batzuetan titi nabarmen samarrarekin, kanela kolorekoa, ezkata iletsu eta hirtsutuak estu dituela estalia, arre-beltzaxkak, hauek ondo bereizten dute, ertz izurtua.

Orriak: Zabalak, nahikoa estu, marjinatuak, hasieran more-purpura kolorekoak, gero okre-kanela kolorekoak.

Hanka: 8 eta 12 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa, borra formakoa, arre ilun koloreko ezkata tente beltzaxkaz estalia, goiko aldean eraztun moduko bat osatuz; gainerakoa leuna da lila zurbil koloreko lausotuarekin; barrubetea, gero barnehutsa.

Haragia: Arre kolorekoa, pixka bat zurbila (apur bat horia hankaren goialdean), ur-orbanekin; usaingabea eta zapore gozokoa.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Pholideus epitetoa latinetik dator, ezkata, esan nahi duen "pholís" hitzetik. Kapelako apaindurengatik.

Jangarritasuna

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

Cortinarius humicola delakoarekin nahas daiteke, ugaria pagoen azpian, titi akutu batekin, horixka edo okre antzeko koloreko orriekin eta fusiforme edo borra formako oinarekin.

Sasoia eta lekua

Udazkenaren amaieran. Zohikaztegietan. Urkien eta makalen azpian.

Banaketa eremua

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak

Kanpo estekak