Edukira joan

Dean Thomas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dean Thomas
Harry Potterren unibertsoa
Argitalpena
SortzaileaJ. K. Rowling
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
HerrialdeaErresuma Batua
Sexuagizonezkoa
JardueraQuidditch player (en) Itzuli
ikaslea
Bestelakoak
Superbotereamagic in Harry Potter (en) Itzuli

Dean Thomas Harry Potter liburu-saileko pertsonaietako bat da. Harryren gelakidea da Gryffindor etxean, Seamus Finnigan, Neville Longbottom eta Ron Weasleyrekin batera.

Historiaaldatu iturburu kodea

Dean Thomas, Harryren adin berekoa da, eta muggleekin hazitakoa. Zurrumurru batzuen arabera, benetako gurasoak Lord Voldemorten hil-jaleek hil zizkioten eta umezurtz gelditu zen.

Harryren lagunik onena ez bada ere, Deanek asko laguntzen dio Harryri, baita Voldemort itzultzen denean ere. Horren adibide da, Dumbledoreren Armadan sartzea. Hurrengo urtean, Gryffindorreko quidditch talderako probak egiten ditu, baina ez da sartzen, eta Hogwartseko beraien zazpigarren ikasturtean hil-jale batzuek bahitzen dute eta Malfoytarren etxean edukitzen dute Grhpook iratxoa, Luna Lovegood eta Ollivander makil-egilearekin batera, baina Harryri esker onik irteten da. Amaieran, Hogwartseko Gerran hartzen du parte.

Datuakaldatu iturburu kodea

  • Futbolzalea da
  • Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea liburuan Ginny Weasleyren neskalaguna izan zen bolada batez, baina beraien erlazioa laster amaitu zen
  • Seamus Finnigan da bere lagunik onena
  • Orain arte, pelikuletan lehenengo bostetan agertu da, Alfred Enochek interpretatua
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaBerezi:AzkenAldaketakCarles PuigdemontGene SimmonsGonzalo BoyeJean SimmonsEuskaraSarpenXabier García RamsdenEmilia LandaluceKategoria:Txikipedia:BiografiakEuskal HerriaWikipediaISO 4217Gogoaren fenomenologiaKategoria:Leitzako auzoakAtari:Hezkuntza/Lehiaketak/Biografia laburregiakAbenduaren 25Bigarren Mundu GerraLaguntza:Wikipediari buruzTxikipedia:AntibiotikoTtun-ttunTxikipediaAgurtzane ElorriagaGene Simmons (albuma)Joseba Díez AntxustegiWikipedia:Erantzukizunen mugaketa orokorraNetiporn SanesangkhomLaguntza:SarreraAntzinako GreziaIban BarrenetxeaWikipedia:TxokoaEuskarazko Wikipedia (webgunea)NakbaNagore AranburuDark City (1998ko filma)Txikipedia:Gizateriaren ondare