Egeria (bidaiaria)

idazle eta bidaiaria

EgeriaEteria, Ætheria edo Etheria batzuetan deitua, eta baita Arteria edo Geria ere, IV. mendeko bidaiari eta idazle hispanoerromatar bat izan zen.

Egeria (bidaiaria)
Bizitza
JaiotzaVillapene, ?
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatin klasikoa
Jarduerak
Jarduerakmoja kristaua, poeta, bidaiaria, Erromesa eta idazlea
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Biografia

Nahiz eta datu biografiko gutxi dauden, jaiotzez Hispaniako Gallaecia erromatar probintzikoa dela uste da,[1][2] eta, egileren batek El Bierzo eskualdekoa, Gallaecia barnealdean, izan daitekeela ere esan du.[3] Lan espezializatu batek Aelia Flacillaren, Teodosio I.a Handiaren lehen emaztearen, sendikoa dela adierazi du[4] A. Lambertek, Egeria, Jeronimo Estridongoaren  esanetan Priszilianoren bikotekide zen Galaren ahizpa dela dio.[5] Eztabaidarik gabekoa da noble jatorria zuela, egoera ekonomiko erosoa eta kultura nabarmena. Bere idatzietan, erlijiozkotasun sakoneko emakume gisa azaltzen da (nahiz adituek uste duten ez zela moja, hasieran uste zen moduan)[6], eta baita ere (Egeriaren hitzetan) jakin-min mugagabekoa.

Ezaguna da Lur Santua (Egipto, Palestina, Siria, Mesopotamia, Anatolia eta Konstantinopla) ikusi zuela, 381 eta 384 urteen arteko bidaia luze batean.[6] Bidean gertatutakoak eta bere iritziak Itinerarium ad Loca Sancta liburuan jaso zituen, halako zabalkunde bat izan zuenak bidaia modu sakon eta bizian kontatzeagatik.[6]

Gallaeciako punturen batetik irtenda, Galia hegoaldea (gaur egun Frantzia, Akitania eta Rodano ibaia gurutzatu zituen)[6] eta Italia iparraldea zeharkatu zituen. Adriatiko itsasoa itsasontziz igaro zuen eta, jakina da Konstantinoplara 381 urtean iritsi zela. Hortik Jerusalemera joan zen, Bitinia, Galazia eta Kapadozia gurutzatzen zituen bide militarretik (gaur egungo Turkian),[6] eta Zilizia, Tarso, Jeriko, Nazaret eta Kfar Nahum bisitatu zituen. Jerusalemdik Egiptora 382an abiatu zen, eta Alexandria, Tebas, itsaso Gorria, eta Sinai ikusi zituen. Ondoren, Antioquia, Edesa, MesopotamiaEufrates Ibaia, eta Siria ezagutu zituen, eta handik, itzulia hasi zuen Konstantinoplako bidetik. Bere heriotzaren data, leku eta egoerari buruzko erregistrorik ez da.[6]

Eskuizkribua Latin arruntean (garaian hitz egiten zen bezala) dago idatzia, erabilgarritasun handikoa izanik latin klasikoa eta berandukoaren arteko transizioa nola eman zen ikasteko. 1884 arte, emakume honi buruzko erreferentzia bakarra [7] Bierzoko monjeei Balerio Doneak idatzitako gutun batean agertzen zen.[8] Urte horretan, Gian Francesco Gamurrinik  Laikoseko Andra Mariaren Kofradiako Liburutegian (Biblioteca Della Confraternità dei Laici), Etruriako Arezzon, 37 orrialdeko pergaminozko kodex bat, XI. mendeko beneventana letraz idatzia eta bi zatitan banatuta, aurkitu zuen. Lehengo zatia Poitierseko Hilario Doneak idatzitako Misterio eta Ereserki tratatu ezaguna zen. Bigarren zatia osatu gabe zegoen, hasierako eta bukaerako orrialde batzuk gabe eta, beraz, egiletza argirik gabe. Lur Santuan zeharreko bidai bat deskribatzen zuen kodizearen zati hau, 1599tik 1602ra Montecassinoko abadiako abade izan zen Ambrose Restellinik idatzi zuen eta Arezzora eraman. 1602a eta gero Arezzoko Andra Maria monasterioko abade izendatu zuten. 1801ean Napoleonek monasterio hau itxi zuen, bertako artxiboa aipatutako Laikoseko Kofradiara mugituz. Gaur egun, eskuizkribua Arezzo hiriko museoan gordetzen da. Gamurrinik istorioa Akitaniako Silviari, Akitaniako Rufinoren arrebari egozten zion, Paladiok bere Historia Lausíacan aipatzen zuena, eta antzeko erromeria bat egin zuenak Konstantinopla, Egipto, eta Jerusalem herrialdeetatik.[9]

Ia hogei urtez Silvia, edo Silvina testuaren egiletzat hartua izan zen, 1903. urtea arte Marius Férotinek ikerketa bat argitaratu zuenean Gai Historikoko Aldizkarian[10], testua Egeria birjin espainiarrarena zela esanez. Moja honi buruz hitz egiten zuen Balerio Doneak bere gutunean, Arezzoko eskuizkribuarekin hainbat puntutan bat datorren bidaiari buruzko laburpen bat eginez: Data, abiapuntua ("Ozeano Itsasoko mendebaldeko kostaldetik"), etapak, iraupena eta, kasu batzuetan, Balerio Doneak bidaia deskribatzen estilo eta hiztegi berdina erabiltzen du. Ferotinen artikuluaren argitalpena eta gero, inork ez du zalantzan jartzen Egeriaren egiletza.

Bada beste erreferentzia bat eskuizkribuaren lehen orrialdeen hutsuneak betetzeko: Pedro Diakonoaren Liber de locis sanctis, galiziako erromesa aipatzen duenak.

Izena

Balerio Donearen gutuna mantendu duten hainbat kodizetan izena modu ezberdinetan jaso da: "Aetheria", "Echeria", "Etheria", "Heteria", "Eiheriai" edo "Egeria".[6]

Ferotinek Eteria, edo Etheria aldeko apustua egin du, beste egile batzuek bezala, hala nola, Heraeus, Mesiter edo Garcia y Villada. Lambert,[11] Pétré, W. Lindsay edo J. F. Montfortek, ordea, Egeria grafia proposatu zuten, 750 urteko Liber Glossarum, anonimoan eta Limogesko San Martzialgo Liburutegiko katalogoetan hala azaltzen delako (Itinerarium Egerie abbatisse), eta baita, Balerio Donearen gutunaren zenbait aldaeretan.

Azken forma hau (Egeria) bere erreferentzietan hedatuen dagoena da, pertsonaia honi eskainitako Espainiako zigilu sorta batean ere honela azaltzen delarik.[12]

Bidaia

Pax romanari esker, Inperioaren herritar batek Gallaeciatik Mesopotamiara ia gabe oztoporik gabe ahal zuen bidaiatu. Hau 29 K.a. eta 180 K.o. artean gertatzen zen.

Narrazioak erromatar cursus publicus zehar, legioek bere lekualdatzetan erabilitako bide sarea (80.000 km-ko sarea), nola bidaiatu eta leku babesgabeetan gainditu behar diren zailtasunak deskribatzen ditu. Ostatu gisa mansio, edo posta etxeak erabiltzen zituen, edo batzuetan, mendebaldean oraindik ia ezezagunak ziren baina ekialdean aspalditik ezarritako monasterioen ostalaritza. Eskuizkribuan zehar hainbat aipamenek ibiltzeko baimen ofizialen bat izango zuela iradokitzen dute, lurralde bereziki arriskutsuetan babes militarra lortzen ziona.[13] Itinerarium bi zatitan banatzen da: lehenak bidaia kontatzen du eta Egeria, Jerusalem, Belen, Galilea eta Hebron bisitatu ondoren, Sinai mendira igotzear dagoenean hasten da. Hortik Horeb mendira doa, eta, gero Jerusalemera itzultzen da, Gesén herrialdea zeharkatuz. Hurrenak Nebo Mendia eta Samaria dira eta irten zenetik hiru urte betetzen direnean Jerusalemera itzuli eta Gallaeciarantz hartzea erabakitzen du. Itzuleran, Tarso bisitatzen du, Edesan geratzen da, Siria eta Mesopotamia bisitatu eta Tarsora atzera egiten du. Hortik Bitinia eta Konstantinoplara abiatzen da. Bidaia egunerokoa puntu honetan amaitzen da, baina amaitu aurretik, Efeso ikusteko nahia adierazten du. [6]Egunerokoaren bigarren zatiak Lur Santuan egiten den liturgia deskribatzen du, egunerokoa, igandekoa eta Pazko eta Aste Santuko jaietakoa. [14]

Egeriaren Ibilbidea euskaraz

Ibilbidea, Egeria, Aurkezpena eta itzulpena: Maite López Las Heras, Hitzaurrea: Uxue Alberdi, Testu Zaharrak, 2022. ISBN 978-84-09-45647-5

Oharrak

Bibliografia

  • Cid López, R., (2010): Egeria, peregrina y aventura. Relato de un viaje a Tierra Santa en el siglo IV. Revista Arenal Vol 17 (1).
  • López Pereira, X.E.: Exeria. Viaxe a Terra Santa. Edicións Xerais. {{ISBN|84-7507-544-4}} (galegoz)
  • Torres Rodríguez, C. (1976): Egeria, monja gallega del siglo IV. Colección personajes gallegos. Ediciones Galicia.
  • Arce, A.: Itinerario de la Virgen Egeria (381-384). Editorial Biblioteca Autores Cristianos. {{ISBN|84-7914-219-7}}
  • Díez Fernández, F. (2007): "Presentación" en Egeria: Itinerario; Diario de León y Edilesa. León. {{ISBN|84-8012-603-5}}
  • Egeria (Eteria): Itinerario; Sarrera, itzulpena eta oharrak Juan Monteverde, S.D.B., Valladolid: Editorial Maxtor, 2010. (Buenos Aires: Plantin, 1955, faksimil edizioa). [2]
  • Viaje de Egeria; Edizioa, Itzulpena eta sarrera Carlos Pascual. La Línea del Horizonte Ediciones, 2017. {{ISBN|84-15958-63-5}}

Kanpo estekak