Uxue Alberdi

euskal idazlea

Uxue Alberdi Estibaritz (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984ko martxoaren 18a) euskal idazle eta bertsolaria Kazetaritzan lizentziatua. 2003an hasi zen Bertso paper lehiaketak irabazten, Durangoko Julene Azpeitia izan zen lehenengoa eta ondoren etorriko ziren, 2006an Xenpelar Saria eta 2008an, bertsolari gazteen Osinalde Saria.[1]

Uxue Alberdi

Ahotsa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakUxue Alberdi Estibaritz
JaiotzaElgoibar1984ko martxoaren 18a (40 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaAndres Alberdi Gorostiaga
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, bertsolaria, kazetaria, saiakeragilea eta haur literatura idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Literaturaren Zubitegia: 761

Kazetaritza Leioako kanpusean ikasi zuen. 2005ean lortutako Idazle gazteentzako Igartza bekari esker idatzi zuen lehen liburua: Aulki bat elurretan (2007). 2007an beste sorkuntza beka bati esker, Joseba Jaka Beka hain zuzen ere, Aulki-jokoa (2009) ipuin liburua idatzi zuen. 2013an Euli-giro ipuin bilduma argitaratu zuen eta, aurrerago, 111 Akademiaren saria[2] jaso zuen Jenisjoplin (2017) argitaratu zen Susa argitaletxearen eskutik.[3]

Bestalde, 2010ean Ttarttalo argitaletxearen eskutik haur literatura idazten hasi zen, Ezin dut, eta zer? ipuinarekin eta handik urte batzuetara, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria irabazi zuen 2016an, Besarkada izenburuko lanarekin.[4][5] 2020an euskarazko saiakeraren Euskadi Literatura Saria jaso zuen Kontrako eztarritik lanarekin.[6]

Literatura tailerren irakasle, iritzi artikulugile, itzultzaile, irakurle-taldeen gidari, letragile eta beste hainbat alorretan aritzen da lanean. Ainhoa Agirreazaldegirekin batera Bertso Eskola Feminista delakoa jarri zuen abian.

2012an Paul Gallicoren Elur-antzara grabatu zuen.

Idazlanak

Narrazioa

Saiakera

Komikia

Haur eta gazte literatura

  • Ezin dut, eta zer? (2011, Elkar)
  • 'Marizikina naiz, eta zer? (2012, Elkar)
  • Zure denboraren truke (2013, Elkar)
  • Txikitzen zaretenean (2013, Pamiela)
  • Bi kobazulo (2015, Elkar)
  • Besarkada (2015, Elkar)
  • Poza (2018, Elkar)

Literatura-sariak

Bertsolaritza

Bibliografia

  • Liburu iruzkinak. Mari Jose Olaziregi: Jenisjoplin, Uxue Alberdi. Non: Erlea 12 (2018), 89-90. orld.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Uxue Alberdi