Eldgjá

Eldgjá Islandia erdialdean dagoen sumendia da eta Katla sumendiaren parte da[1]. Zehazki, krater bolkanikoak eta arraildura-haizagailuak barne hartzen dituen 40 kilometroko katea da eta ipar-ekialdera hedatzen da, Katla sumenditik ia Vatnajökull glaziarreraino. 800 metroko garaiera du eta sumendiaren azken erupzioa 1784. urtean izan zen. Eldgják "suzko eztarria" esan nahi du, eta sumendia osatzen duen arraildurari egiten dio erreferentzia terminoak.

Eldgjá
Datu orokorrak
Motafissure vent (en) Itzuli eta arroila
Luzera75 km
Zabalera600 m
Sakonera270 m
Geografia
Map
Koordenatuak63°58′00″N 18°36′33″W / 63.9667°N 18.6092°W / 63.9667; -18.6092
MendikateaIslandiako Lur Garaiak
Babestutako-eremuaVatnajökull National Park (en) Itzuli
Mendizaletasuna
Lehen igoera934

939. urte inguruan erupzio handia izan zuen, historia hurbileko erupzio efusibo handiena. Guztira 18,6 kilometro kubiko laba jaurti zituen sumendiak eta 780 kilometro karratu inguru estali zituzten bi laba-fluxu handik. Erupzioaren efektuei buruzko Islandiako erregistroak urriak diren arren, adierazle paleoklimatikoek eta Txinako, Europako eta herrialde islamiarretako erregistro historikoek diote Ipar hemisferioko kliman eragin zuela[2]. Eldgjaren erupzioak klima nabarmen hoztu zuen eta, ondorioz, negu hotzak eta elikadura-krisiak izan ziren Eurasia osoan[3].

Geografia

Landmannalaugar eta Kirkjubæjarklaustur artean dago. Eldgjáren arraildura nagusian Ófærufoss ur-jauzia dago, Islandiako gune turistiko ezagun bilakatu dena. Bertan bazegoen zubi natural bat, Ófærufoss ur-jauziaren argazkitan sarri agertzen zena, baina 1990eko hamarkadaren hasieran erori egin zen. Eldgjáko iparraldea, Ófærufoss barne, eta inguruko eremuak Vatnajökull parke nazionalean daude 2011tik. Informazio-zentroak eta piknika egiteko tokiak daude bertan.

Geologia

Eldgjá sumendiaren argazkia.

Islandia arroka bolkanikoen pilaketa bat da[4] eta Erdialdeko Atlantikoko dortsalaren eta Islandiako puntu beroaren arteko elkarreraginari esker sortu zen. Islandian lau sumendi-eremu daude[5]: iparraldeko sumendi-eremua Islandiako ipar-ekialdean, ekialdeko sumendi-eremua hego-ekialdean, mendebaldeko sumendi-eremua hego-mendebaldean eta Snæfellsnes sumendi-eremua mendebaldean. Lehenengo hirurek buruz behera dagoen Y hizkiaren forma hartzen dute eta sumendi-eremu bakoitzak ipar-ekialdetik hego-mendebaldera hedatzen diren sumendi lerrokatze eta lerrokatze tektonikoak osatzen ditu.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak