Errabia-belar

Errabia-belarra edo sagu-belarra (Hieracium pilosella) Asteraceae familiako landarea da, Europan eta iparraldeko Asian jatorria duena. Konposatuen familiako belar landarea hau aski arrunta da.[1]

Errabia-belar
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
LeinuaCichorieae
GeneroaPilosella
Espeziea Pilosella officinarum
Vaill.

Deskribapena

Hostoen erroseta batetik 30 cm inguruko zurtoina ateratzen da eta puntan infloreszentzia hori bat du. Hostoak eta zurtoina ile zurixkaz estalita daude. Loreak 1,8-2,2 cm diametroa du eta udan agertzen da, maiatza eta iraila artean.

Oinarritik estoloi luze finak ateratzen ditu eta landare berriak sortzen dira horrela.

Bizitokia

Europa osoan zabaldurik dago larre, txilardi, arroka eta harrizko hormetan.

Erabilera

Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Eguzki-lozioetan erabilia, diuretiko sendoa ere bada.

Izen arruntak

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Hieracium pilosella