Gainazelerazio

Gainazelerazioa edo jerka denbora-tarte batean azelerazioak duen aldaketa adierazten du. Hau da, matematikoki azelerazioaren denborarekiko lehen deribatua da; horrenbestez, abiaduraren denborarekiko bigarren deribatua edota posizioaren denborarekiko hirugarren deribatua ere bada. Horrenbestez, bere unitatea Nazioarteko Unitate Sisteman metro segundo kubikoko ((m/s3 edo m·s-3) da

Adierazpen matematikoa

Gainazelerazioa hurrengo moduetako batean adieraz daiteke:

non

azelerazioa den,
abiadura,
posizioa,
denbora.

Ikur estandarizaturik ez izan arren, ingelesezko jerk terminotik datorren ikurra erabili ohi da. Bestalde, denborarekiko deribatuetarako newtondar notazioa ( ) ere erabiltzen da.

Gainazelerazioaren denborarekiko laugarren deribatuari jounce deritzo.

Kanpo estekak