Inna Deriglazova

errusiar eskrimalaria

Inna Vasilievna Deriglazova, [1] errusieraz Инна Васильевна Дериглазова,[2] (Kurchatov, Errusia, 1989ko apirilaren 27a), eskriman aritzen den kirolari errusiarra da.[3].

Inna Deriglazova

Bizitza
JaiotzaKurtxatov, 1990eko martxoaren 10a (34 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakeskrimalaria
Lateralitateaeskuina
Pisua61 kilogramo
Altuera1,73 metro
Jasotako sariak
GraduaTeniente lehena

Olympic.org: inna-deriglazova Edit the value on Wikidata

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan (Londres) zilarrezko domina eskuratu zuen Floretea-taldeka kategorian; 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan (Rio de Janeiro) urrezkoa, Floretea-banaka kategorian, bietan Errusia ordezkatuz. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan (Tokio), zilarrezko domina eskuratu zuen Floretea-banaka kategorian, eta urrezkoa, berriz, Floretea-taldeka kategorian, biak ROC ordezkatuz; Tokion, Lee Kiefer estatubatuarraren (urrezko domina) atzetik, eta Larisa Korobeinikova herrikidearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen. Kontuan izan, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea)ezarritako zigorra zela medio, eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.

Tokion, honako hauek osatzen zuten taldea: Inna Deriglazova, Larisa Korobeinikova, Marta Martianova eta Adelina Zagidullinak.

Nazioarteko emaitzak

Udako Olinpiar Jokoak
UrteaLekuaDominaProba
2012Londres Erresuma Batua Emakumezkoa, Floretea-taldeka kategoria.
2016Rio de Janeiro Brasil Emakumezkoa, Floretea-banaka kategoria.
2020Tokio Japonia Emakumezkoa, Floretea-banaka kategoria.
2020Tokio Japonia Emakumezkoa, Floretea-banaka kategoria.

Erreferentziak

Kanpo estekak