Kantas Niskas

Kantas Niskas euskal mitologiako jainkosak omen dira, Akitania erromatarraren garaikoak. Horien berri eta haiei buruzko hipotesia 1845.en urtean, Les Gorges d´ Montdony izeneko parajean, Gran Escaldador ur termaletatik gertu, Puiggari arkeologo katalanak aurkitutako berunezko xafletan datza,. Lekua Els Banys d´ Arles herriko Amélie-les-bainsen dago, Rosselló eskualdean.

Nayadeak ur ezberdinetako ninfak ziren mitologia greziarrean, Kintas Niskas bezala. John William Waterhouseen "A Naiad or Hylas with a Nymph" koadroa, (1893)

Bertan Kantas Niskas delako jainkosei egindako aipatzea zegoen. Ur-bero osasungarrien gobernua omen zuten dibinitatei egindakoa.

Erromatarrek termak erabiltzeko eraikina egin zuten handik gertu.

Baliteke Eliza Katolikoak bertako Kintas Niskas hauen gurtza bere garaian kristautzea, beste hainbatetan bezala, bertan San Kintin eliza eraiki zutelako.

Etimologia

Argi geratzen da "ninfa" hauen izenean, niska (neska) euskal hitza agertzen dela. Honetan aditu guztiak bat datoz.

Egun ere, sirenen edo itsas-laminen beste deitura bat "Itsas-neskak" dira.

Kantas Niskas hauek, era berean, euskal mitologiaren lamiak ekartzen dizkigute gogora, ur ezberdinei lotutako ireluak hauek ere. Elezaharretan ohikoa da laminak beraien artean "neska" deitzea.

Inskripzioak

Les Gorges d´Mondony izeneko parajea argazki zahar batean

Joan Coromines i Vigneaux, hizkuntzalari katalanak jasotako testuak eta proposatutako itzulpenak:

I

KANTAS NISKASROGAMOS ET DE-P(R)ECAMUS VOS OTSANETE NON LERANCE (E) DE-US ET NESCA PETEIAET ELETANESCA SLA(T)SNUKUAS M(E)

Itzulpena; "Kantas Niskas, gure sendatzearen alde eskatu eta erregutzen dizuegu; oh Lerano (Leheren) jainkoa eta neska Peteia, eta neska Eleta , neska..." Eleta "Neska" hauetako baten izena bezala euskal kutsukoa ematen du ere.Gogoratu Eleta toponimian izen arrunta dela, Heleta herria, esate baterako.

II

NISCA ETKILITIUSNETAT(E)VLATE ACSRUET(E)POSQE(MOS)

Itzulpena; "Oh Neska eta Jainko-jainkosa lagunak, gidatu, gobernatu eta gutaz arduratu, eskatzen dizuegu"


III

NISKAS AQUIFERASROGAMUSSSULTIS NUMENASRUET VELDE, LARES SNUQUAIAUTETECUMASMAX(I)M(I)

Itzulpena;"Uretako Neskak( Niskas), erregutzen dizuegu, mesedez dibinitateak gu laguntzea, Velde, Lares eta Snuquai, tumoreak kendu"


IV

RE NUMENE MAXIMI EFLAVEREILLIUS SSROES SNUQUAI PANTOVIE SRUIDAGETI NET LAVOKRIOSS ACAPOSIMA ATXILIAIAS NISKAS CATIONTS AXI(LIAIAS)NESCA EVOSTRI IONETATI NOS IOCHIRULE (E)XKIGKI

Itzulpena; "Numen handi nagusiek (nere gainean) bota dituzte bere txorruak; Niskas Pentovias gutaz arduratu!; Neskak nere gainean eragin; Aixiliaia Ama Boteretsuak, gutaz arduratu Neska eternoa; Garbitu guri Chirule..."

Azken neska honen izena, Chirule, euskal kutsukoa dirudi ere (Txirula?)

V

KANTAS NISCASALALIKIOSAXO(N)IASINSTOQDEVOLTASOSISMI E DEOSKLUEN PSAXEDEMETIM IMP(ETRIO)LERANKENK

Itzulpena; "Kantas Niskas ur ezberdinen gainean ibili, jiratu zuen patua nerekiki; Oh, Osimi jainkoa, nire mekarrak (Begien gaixotasun bat?) garbitu. Lereno jainkoa eman zure faborea.

Osismi jainko hau ere euskararen kutsukoa ematen du,(Osinetik etorriko lirateke, uretako jainkoez ari garenez?. Nafarroan Osistxiki delako parajea dago, Osin bati lotuta). Beste aldetik Leheren jainkoari beste aipamen bat egiten zaio hemen ere Kantas Niskas-ekin lotuta.

VI

DOMNASNISKAS ROG(A)-MOS ET DE(PRE)-CAMUSDINASNN

Itzulpena; Neska Doneak, eskatzen eta erregutzen dizueu..."


Kantas Niskas-en eta haiei lotutako deitateen izenak

Kantas Niskas-en izenak; Chirule, Eleta, Peteia, Velde, Lares, Snuquai eta Aixiliaia.

Haiei lotutako beste dibinitateak; Lereno (Leheren), Osismis.

Bibliografia

  • Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica. Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Barcelona 1995.
  • "Els ploms sorotàptics d'Arles", Entre Dos Llenguatges (II). Egilea Joan Coromines. Curial Argitaletxea, 1976
  • Julien Sacazeren lanak:
  • Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
  • Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
  • Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena fakzimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.


Kanpo estekak