Lankide:Aizetiii/Proba orria

Bajocero 2021eko film espainiarra da, thiller generokoa. Lluís Quilezek zuzendua eta Javier Gutiérrez, Luis Callejo eta Karra Elejalde[1][2] protagonista dituena. Morena Films-ek koproduzitua eta Netflix, Televisión Española, ICEC eta Film Factory nazioarteko salmenta agentziaren parte hartzearekin.[3]

Argumentua

Neguko gau hotz batean, errepide batean, ezerezaren erdian, poliziaren furgoi blindatu bati eraso egin diote presoak lekuz aldatzean. Martín, furgoiko polizia gidaria, presoen kubiku blindatuan sartzea lortzen du. Etsaiekin eta bidaideekin hitz egitera behartuta, Martinek bizirik iraun behar du eta bere eginbeharra bete egin beharko du gau luze batean, non bere printzipioak ere probatu behar izango ditu.[4]


Aktoreen zerrenda

Zuzendaria

Lluis Quilez Bartzelonan jaiotako zuzendaria da. Zinema-zuzendaritzan graduatu zen ESCACen. Lluisek bere ibilbide zinematografikoa bideo musikalen zuzendaritzarekin eta publizitatearekin uztartzen du.

Irakasle gisa ere lan egiten du ESCAC eta ECIB zinema eskola ospetsuetan. 2015ean bere ekoiztetxea sortu zuen, Euphoria Productions.[6]

Pelikulak

UrteaPelikulak
2014Out of the Dark
2021Bajocero

Laburmetraiak

UrteaLaburmetraia
2004El siguiente
2005Avatar
2009Yanindara
2015Graffiti

Bideo musikalak

UrteaBideo musikala
2010Remate

Ekoizleak

Morena films

Morena films 1999an sortutako ekoiztetxea da. 70 lan baino gehiago sortu ditu, besteak beste, luzemetraiak, dokumentalak, animazioa eta telebistako serieak.

Ekoiztetxe honek, hainbat film zuzendariekin egin du lan, beraien artean, Asghar Farhadi, Oliver Stone, Iciar Bollain, Steven Soderbergh, Carlos Saura, Javier Fesser, Pablo Trapero edota Benito Zambrano. Baita ere, nazioartean ezagunak diren aktoreekin; Javier Bardem, Penélope Cruz, Gael García Bernal, Ricardo Darín, Alicia Vikander edo Benicio del Toro.[7]

Televisión Española

Televisión Española

Televisión Española (TVE) telebista publikoa kudeatzen duen RTVEko dibisioa da. 1956ko urriaren 28an ekin zion jarduera erregularrari, lehen kateko emisioekin. 2007ko urtarrilaren 1era arte Espainiako Irrati-telebista erakunde publikoa osatzen zuten sozietate anonimoetako bat izan zen. Satelite bidezko bost kontinenteetan emititzen da Europako, Amerikako eta Asiako kable-operadore nagusien bidez.

2010eko urtarrilaren 1etik aurrera, TVEk publizitate-merkatua uzten du eta diru-laguntza publikoak eta zuzeneko zergak ematen dizkie telebista eta telefoniako operadore pribatuei.

Logotipoak

1956-19621962-19911991-20082008-Egun

[8]

Institut Català de les Empreses Culturals

Kataluniako Kultur Enpresen Institutua (ICEC) Kataluniako Generalitateko Kultura Sailaren erakunde publikoa da, kultura-sektorea garatzeko eta finkatzeko lan egiten du, kulturaren enpresen eta profesionalen lehiakortasuna eta profesionalizazioa hobetzeko asmoz.

ICECek sektore guztietako kulturaren arloko enpresa, profesionalak laguntzen eta aholkatzen ditu, beraien artean, arte eszenikoak, ikusizko arteak, ikus-entzunezkoak, kultura digitala, liburua eta musika. Halaber, finantzaketarako laguntzak eta tresnak eskura izateko aukerak ematen ditu.


Bere ekintzen bidez, ICECek kalitatezko kultura-sare lehiakorra eraikitzen laguntzen du eta kontsumo-ohiturak eta publikoaren sorrera ere sustatzen ditu.[9]

Amoros Producciones

Amoros Producciones 2006an Bartzelonan jaio zen zinema ekoiztetxea da, kalitatezko filmak sortzeko, hunkitzen duten istorioak kontatzeko helburuarekin. Bere ekoizpenen artean, 'Amaren gelara bidaia', 'Bajo Cero' eta 'La Generación Silenciosa' daude.

Ekoiztetxe honen ekoizleak, Josep Amorós eta Ferran Navarro-Beltrán dira.

Josep Amorós

1991n hasi zuen bere jarduera Ikus-entzunezkoen arloan . 1995ean produkzio zuzendari gisa hasi zuen bere ibilbidea, fikziozko 30 film luze, dokumental eta telesail baino gehiagotan kolaboratuz. 2003an, Beat Producció ekoiztetxea sortu zuen eta bere ibilbidea ekoizle bezala hasi zuen. Espainiako Produkzio Zuzendarien Elkarteko, Espainiako Arte Zinematografikoen Akademiako eta Acadèmia del Cinema Català-ko kidea da.

Ferran Navarro-Beltrán

Diseinu grafikoaren alorrean hasi zuen bere jarduera eta 10 urte baino gehiago daramatza ikus-entzunezkoen sektoreari lotuta. Ekoizpen lanak zuzendaritzarekin uztartzen ditu. Zuzendutako lanen artean, La Generación Silenciosa (2019) dokumental luzea eta Nomeolvides (2018) eta La Orquídea (2016) film laburrak zuzendu ditu.[10]

Banatzailea

Netflix https://www.netflix.com/

Netflix

Netflix Inc. estatubatuar entretenimendu konpainia bat da, posta bidezko DVDak eta internet bidezko streaming zerbitzuak saltzen dituena. 1997an sortua eta bere egoitza du Los Gatos-en (Kalifornian). 2009rako, 10 milioi harpidedunak gainditu zituen eta 2016an mundu osoan 81,5 milioi harpidedun zituen.

2011tik aurrera, telesaila eta filmak ekoizteari ekin zion. 2014an urtarrilean lortu zuen historiako lehen izendapena ekoizpen originalagatik.[11]

Kritikak

Imdb https://www.imdb.com/
Filmaffinity https://www.filmaffinity.com/es/cat_new_th_es.html


Erreferentziak

Kanpoko estekak

http://euphoriaproductions.net/

https://www.imdb.com/

https://www.filmaffinity.com/es/cat_new_th_es.html

https://www.rottentomatoes.com/m/below_zero_2021

https://icec.gencat.cat/ca/sobre_icec/qui/

https://www.netflix.com/