María del Carmen Carrillo Losada
María del Carmen Carrillo Losada (Palma de Río, Kordoba, 1959) espainiako hiriburu bateko lehen emakume zinegotzi ijitoa izan zen, Jaéngo probintziakoa hain zuzen ere. Ijito-mugimenduaren aitzindarietako bat izan zen.[1]
María del Carmen Carrillo Losada | |||
---|---|---|---|
1999 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Palma del Río, 1959 (64/65 urte) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Q21086673 ![]() Gizarte Hezkuntza | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | gizarte hezitzailea eta politikaria |
Biografia
Ijito familia batean jaio zen, txikitatik Maria del Carmen eta bere ahizpak eskolara joan zitezen arduratu zena. Bere familian ohiturak, betebeharrak eta eskubideak transmititu ziren.[2] Erizain laguntzailea eta gizarte-hezitzailea izateko ikasi zuen.[1]
Lan ibilbidea
Denbora batez erizaintzako laguntzaile aritu zen Kordobako ospitale batean.[3] Palma del Rioko ijito-elkarteko zuzendaritzako kidea izan zen. Gero, Andaluziako Ijito Elkarteen Federazioan zuzendaritzan aritu zen 1998. urtera arte. 1981ean, Andaluziako Juntaren lehen proiektua (ijito-haurrak hezi) koordinatzeko hautatu zuten.[2]
1990ean Jaenera iritsi zen urtebeteko kontratuarekin, haur-hezkuntzako programa baten koordinatzaile lanetarako, baina 1991ko Mancha Realeko gertaera arrazistak zirela eta, Andaluziako Elkarte Erromanien Federazioak Carrillo probintzian jarraitzea funtsezkotzat jo zuen.[4]
Probintzia-hiriburu bateko lehen emakume zinegotzia izan zen, Jaengoa. 1999ko hauteskundeetan, bertako zinegotzi lanetan hasi zen.[2] Urteak joan urteak etorri, ijitoen mugimenduaren aitzindari historikoa bihurtu da.[1][5]
Ijitoen Kulturaren Institutuko Kontseilu Aholku-emailean ijitoen erakundeekiko harremanen arduraduna da. Sinando Kali elkarteko lehendakaria ere bada.[5]Unión Romaní delakoan berdintasun arloko arduraduna da.[1][6]
"Pertsonak lanaren duintasuna izan behar du, eta hori, jakina, ez da gizarte-zerbitzuen prestazio, laguntza edo klientelismo baten ondorioa. Lan- eta hezkuntza-laguntza neurrien babesa izan behar du... Txarto ikusten dut arrazismoa administrazioaren barruan eta axolagabekeria politikoa, gutxiengo batekin egin daitekeen ekintzarik okerrena...[2]