MiMi Aung

MiMi Aung (1968) birmaniar-estatubatuar ingeniari eta Txorroko Propulsioko Laborategiko (Jet Propulsion Laboratory - JPL) proiektuko zuzendaria izateaz gain, Martera bidalitako Ingenuity Helikopteroaren taldeko ingeniari nagusia da, 2021eko apirilaren 19an aireratu zen lehen hegazkin estralurtarra.

MiMi Aung

(2018)
Bizitza
JaiotzaIllinois, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaIllinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen
(1988 - 1990) Zientzietako Masterra : ingeniaritza elektriko
Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen
(ezezaguna - 1988) Zientziatan graduatua : ingeniaritza elektriko
Jarduerak
Jarduerakingeniari elektronikoa
Enplegatzailea(k)Jet Propulsion Laboratory
Jasotako sariak

Gaztetako bizitza eta hezkuntza

MiMi Aung-en gurasoak Estatu Batuetan ezagutu ziren doktoregoa ikasten ari zirenean. Aung Illinoisen jaio zen, eta bi urte eta erdi zituela Birmaniara (1989tik aurrera Myanmar izenez ezaguna) itzuli zen gurasoekin.[1][2][3]Bere ama, Hla Hla Sein, Myanmarren matematiketan doktore titulua lortu zuen lehen emakumea izan zen. Espazio zientzian interesa piztu zitzaion institutu britainiar baten batxilergoko ikaslea zen bitartean.[4] Hamasei urte zituela Estatu Batuetara joan zen bizitzera bere ikasketekin jarraitzera, eta horretarako baimena lortu zuen familiako kide bakarra izan zen. Aungek ingeniaritza elektronikoa ikasi zuen Illinois estatuko Urbana Champaign-eko Unibertsitatean, eta master titulua jaso zuen 1990ean. Bere master amaierako lana komunikazioei eta seinaleen tratamenduari buruzkoa izan zen. Masterreko programan irakasle batek JPL-ek espazio sakoneko esplorazioan egindako lana aipatu zuen, bere interesa piztuz.[5]

Ikerketa eta ibilbidea

Aung Txorroko Propulsioko Laborategian (JPL) 1990ean sartu zen, eta bertan espazio-hegaldiekin eta NASAko Espazio Sakonaren Sarea (Deep Space Network -DSN) proiektuekin lan egin du. DSNko Irrati Maiztasuneko eta Mikrouhin Azpisistemetako Atalean hasi zuen bere ibilbidea, eta bertan Block V Hargailuaren (Block V Receiver) algoritmoak garatu eta probatu zituen.[6] Hartzaile digitala munduko hiru DSN konplexuetan hedatu zuen, monopulsezko radar sistemetan lan egin aurretik. Monopulsezko radar sistemak DSNrako 34 m-ko antenekin konbinatuta erabili ziren. 240 GHz erradiometroan lan egin zuen “Lurrarren orbitan mikrouhin bidezko sistemaren adarren zundarako.”

Teddy Tzanetos, MiMi Aung eta Bob Balaram helikopteroaren hegaldia aztertzen.

Bere hurrengo proiektua StarLight bi espazio-ontzien interferometroa izan zen. Horretarako, irrati-maiztasuneko hegan egiteko sentsore autonomoaren eraketa diseinatu zuen.[7] Lurreko Planeta Bilatzailean hegan egiten duen formazio proiektuaren elementuen kudeatzaile hautatu zuten. Baina finantziazioa lortu ez zutenez, Lurreko Planeta Bilatzailearen sarri atzeratu ondoren, bertan behera utzi zuten 2011. urtean.[8] Aung orientazio, nabigazio eta kontrol sentsoreen taldeko gainbegiratzaile bilakatu zen. Gaitasun horretan, espazio-hegaldietako misioetarako sentsore teknologiak sortu zituen. Espazioaren esplorazio autonomoan gero eta interes handiagoa zuen, eta 2010ean atalaren zuzendari izendatu zuten. Psyche espazio-ontzi proiektuko taldeko kidea da.[9]

2013an Sistema Autonomoen Dibisioko zuzendariorde bilakatu zen,[10] eta 2015ean Marte Helikoptero-ko buru izendatu zuten. Marteko atmosfera hain mehea denez, Marte Helikopteroko palek gas dezente gutxiago topatzen dute eta beraz, lurrean biratuko luketen baino azkarrago aritu behar dira.[11] Marte Helikopteroaren lehen hegaldi probak JPL espazio simulagailuaren barruan egin ziren 2019ko hasieran.[12][13] Helikopteroaren kostua guztira 23 milioi dolar ingurukoa da, eta 1,8 kg baino gutxiago pisatzen du.[14][15] Helikopteroa Perseverance ibilgailuaren sabelari lotuta jaurti zen 2020ko uztailean, NASAren Marte 2020 misioaren atal bat bezala.[16][17] Perseverance esploratzailea arrakastaz lehorreratu zen Marteko gainazalean 2021eko otsailaren 18an, eta bi egun beranduago NASAko JPLk Marteko Ingenuity Helikopteroaren bere lehen txostena jaso zuen, Marteko Orbitako Miatzailearen bidez. 2021eko apirilaren 3an arrakastaz zabaldu zen, eta apirilaren 19an hegazkin batek beste planeta batean kontrolatutako lehen hegaldia egin zuen.[18][19]

Konpromiso publikoa

Aung Elkarte Planetarioko aditua da,[20] eta Hegaldi Espazialak (Spaceflight) aldizkarian idatzi izan du.[21] BBC telebita kateak munduko 100 emakume nabarmenenen artean hautatu zuen 2019an.[22] Aungek JPLko gela garbian webcam bat instalatu zuen, herritarrek helikopteroaren garapena ikusteko aukera izan zezaten.[23]

Aung 2019ko Espazioko Erreginak (Space Queens) dokumentalean agertu zen, Apollo 11n inspiratutako beste hainbat emakumerekin batera. Bertan, 2020an Perseverance esploratzailearekin gizateria Martera eramateko duen inplikazioa aipatu zuen, bereziki Ingenuity helikopterorako proiektuan lan eginez, Marteko atmosferan propultsatutako hegaldi baterako aukera frogatu lukelako.[24]

Erreferentziak

Kanpo estekak