Tortura eta tratu edo zigor anker edo apalesgarrien prebentzioarako Europako Hitzarmena

Tortura eta tratu edo zigor anker edo apalesgarrien prebentzioarako Europako Hitzarmena Europako Kontseiluko kide diren estatuek onetsi zuten, Estrasburgon 1987ko azaroaren 26an bildurik.[1] Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren ondoren, Torturari Aurrea Hartzeko Hitzarmena Europako Kontseiluaren tratatu garrantzitsuenetakotzat jotzen da. Hitzarmenak ikuspegi berri eta prebentiboa ematen du giza eskubideen urraketen kudeaketan.[2] Ondoren, bi protokolok aldatu zuten. Gainera, Torturari Aurrea Hartzeko Batzordea sortu zen, Hitzarmenaren xedapenak betetzeko.[1] Organo hori gaituta dago estatu alderdien jurisdikzioaren barruan pertsonak askatasunik gabe uzten diren edozein leku bisitatzeko, konbentzioko artikuluei jarraiki.[1]

Tortura eta tratu edo zigor anker edo apalesgarrien prebentzioarako Europako Hitzarmena
Motatratatu
international human rights law (en) Itzuli
Argitaratze-data1987ko azaroaren 6a
Argumentu nagusiatortura
giza eskubideak
Nongo eskumenen mendeGuernesey

2020tik aurrera, Europako Kontseiluko kide diren 47 estatuek berretsi dute Hitzarmena. Gainera, hitzarmena berrestea ezinbesteko baldintza bihurtu da azken urteotan Europako Kontseiluan sartu diren estatu guztientzat.[3]

Historia

Helburua

Hitzarmena berritzailea zen, sortu zituen betebeharrak betearazteko lehen tresna baitzen. Beraz, helburua dokumentu bat sortzea zen, betetzen ez dutenei ondorio egokiak aurkeztuko zitzaizkiela bermatzeko.[2] Izan ere, Nazio Batuen Gutuna edo Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala ezin zituzten bortxaketak zorrotz geldiarazi edo konpondu. Beraz, tortura erabat saihestea zen gakoa.[2]

Aurrekariak

1976an Jean-Jacques Gautierrek egindako proposamen batean du jatorria.[2] Gautier Torturaren aurkako Suitzako Batzordearen sortzailea izan zen. Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordean (CICR) inspiratu zen, eta gerrako presoak zeuden lekuetara bisitak egin zituen. Presoen baldintzak hobetzea iradoki zuen. Hala ere, CICRk (une hartan) Genevako Hitzarmenetan parte hartzen zuten estatuen arteko nazioarteko gatazka armatua zegoenean soilik egin zitzakeen bisita horiek. Hala, bada, Gautier-ek proposatu zuen bisita-sistema hori zabaltzea pertsonak askatasunik gabe dauden gainerako lekuetara, hala nola, espetxeetara, polizia-etxeetara, erakunde psikiatrikoetara eta prebentziozko atxiloketa-zentroetara.[2] Proposamen hori, Nazio Batuen Torturaren eta beste tratu edo zigor krudel, anker eta apalesgarrien aurkako Hitzarmenaren oinarria izan zen.[2] Proiektua 1980ko apirilean aurkeztu zen, Giza Eskubideen Batzordeak ebaluatu zezan.[2]

Gautier-en ideiak Europako Kontseiluak hartu zituen orduan, gutxienez eskualde mailan egiteko. Azkenik, 1983ko ekainean, txosten bat egin zen atxilotuak torturaren eta tratu edo zigor krudel, anker edo iraingarrien aurka babesteari buruzko Europako Konbentzioaren proiektuarekin. 1983ko irailean onartu zuen txostena Batzar Aholku-emaileak.[2] Hainbat urtez eztabaidatu zuten, Europako Batzordea eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren iritziei buruzko eztabaidak barne. 1986ko ekainean, adostutako proiektu bat amaitu zen, eta Ministroen Batzordeari helarazi zitzaion eta 1987ko ekainaren 26an onartu zuen.[2] 1987ko azaroaren 26an sinatu zen. Une hartan, Europako Kontseiluko 21 estatu kide guztiek sinatu zuten hitzarmena.[2] 2020tik aurrera, Kontseiluko kide diren 47 estatuek sinatu dute. Hirugarren estatuak ere atxiki daitezke.[3]

Protokoloak

Hitzarmenak bi protokolo ditu:

  • 1.go Prokoloa, 151.zenbakia duen tratatua: kide ez diren estatuei hitzarmena sinatzeko aukera ematen duena, 2002ko martxoaren 1ean sartu zen indarrean.[4]
  • 2. Protokoloa, 152.zenbakia duen tratatua: egitura teknikoari aldaketak egiten dizkiona, adibidez, batzordea berrizteko aldiari dagokiona.[4]

Estatu kideetako parte-hartzaileak

Kide diren estatuen sinadura eta gora-beherak:[3]

EstatuaHitzarmena sinatzeaHitzarmena berresteaHitzarmena indarrean sartzeaOharrak
Albania1996ko urriaren 2an1996ko urriaren 2an1997ko otsailaren 1ean
Andorra1996ko irailaren 10ean1997ko urtarrilaren 1ean1997ko urtarrilaren 5ean
Armenia2001eko maiatzaren 11an2002ko ekainaren 18an2002ko urriaren 10ean
Austria1987ko azaroaren 26an1989ko urtarrilaren 6an1989ko maiatzaren 1ean
Azerbajan2001eko abenduaren 21ean2002ko apirilaren 15eanKonbentzioak 2002ko abuztuaren 1eanAzerbaijanek, ordea, adierazi du "ezin duela bermatu Konbentzioko xedapenen aplikazioa" Armeniako Errepublikak okupatutako lurraldeetan, harik eta lurralde horiek okupazio horretatik askatu arte.[5]
Belgika1987ko azaroaren 26an1991ko uztailaren 23an1991ko azaroaren 1ean
Bosnia eta Herzegovina2002ko uztailaren 12an2002ko uztailaren 12an2002ko azaroaren 1ean
Bulgaria1993ko irailaren 30ean1994ko maiatzaren 3an1994ko irailaren 1ean
Kroazia1996ko azaroaren 6an1997ko urriaren 11an1998ko otsailaren 1ean
Zipre1987ko azaroaren 26an1989ko apirilaren 3an1989ko abuztuaren 1ean
Txekiar Errepublika1992ko abenduaren 23an1995eko irailaren 7an1996ko urtarrilaren 1ean
Danimarka1987ko azaroaren 26an1989ko maiatzaren 2an1989ko irailaren 1ean
Estonia1996ko ekainaren 28an1996ko azaroaren 6an1997ko martxoaren 1ean
Finlandia1989ko azaroaren 16an1990eko abenduaren 20an1991ko apirilaren 1ean
Frantzia1987ko azaroaren 26an1989ko urtarrilaren 9an1989ko maiatzaren 1ean
Georgia2000ko otsailaren 16an2000ko ekainaren 20an2000ko urriaren 1eanHala ere, Georgiak dio "ez dela izango Konbentzioaren xedapenak urratzearen eta Batzordeko kideen segurtasunaren erantzule".[5]
  • Hori Abjasiako lurraldeetan eta Tskhinval eskualdean bakarrik aplikatzen da, harik eta Georgiaren lurralde-osotasuna erabat berrezarri eta lurralde horien gaineko kontrola "legezko agintariek" egin arte.[5]
Alemania1987ko azaroaren 26an1990eko otsailaren 21ean1990eko ekainaren 1ean
Grezia1987ko azaroaren 26an1991ko abuztuaren 2an1991ko abenduaren 1ean
Hungaria1993ko otsailaren 9an1993ko azaroaren 4an1994ko martxoaren 1ean
Islandia1987ko azaroaren 26an1990eko ekainaren 19an1990eko urriaren 1ean
Irlanda1988ko martxoaren 14an1999ko martxoaren 14an1989ko otsailaren 1ean
Italia1987ko azaroaren 26an1988ko abenduaren 29an1989ko apirilaren 1eanItaliak adierazten du pribilegio eta immunitateei buruzko eranskinaren 2. paragrafoko a) letra ez dela interpretatu behar "Batzordeko kideen ekipajearen edozein polizia edo aduana kontrol alde batera utzita".[5]
  • Horrek esan nahi du kontrola Konbentzioaren 11. artikuluan ezarritako konfidentzialtasun-arauak errespetatuz egiten dela.[5]
Letonia1997ko irailaren 11an1998ko otsailaren 10ean1998ko ekainaren 1ean
Liechtenstein1987ko azaroaren 26an1991ko irailaren 12an1992ko urtarrilaren 1ean
Lituania1995eko irailaren 14an1998ko azaroaren 26an1999ko martxoaren 1ean
Luxenburgo1987ko azaroaren 26an1988ko irailaren 6an1989ko otsailean
Malta1987ko azaroaren 26an1998ko martxoaren 7an1989ko otsailaren 1ean
Moldovako Errepublika1996ko maiatzaren 5ean1997ko urriaren 2an1998ko otsailaren 1ean
Monako2005eko azaroaren 30ean2005eko azaroaren 30ean2006ko martxoaren 1ean
Montenegro2004ko martxoaren 3an2004ko martxoaren 3an2006ko ekainaren 6an
Herbehereak1987ko azaroaren 26an1988ko urriaren 12an1989ko otsailaren 1eanHerbehereetako Erresumak hitzarmen hori onartzen du, baita "Europako Erresumarako eranskina, Antilla Neerlandesak eta Aruba" rekin ere.[5]
Iparraldeko mazedonia1996ko ekainaren 14an1997ko ekainaren 6an1997ko urriaren 1ean
Norvegia1987ko azaroaren 26an1989ko apirilaren 21ean1989ko abuztuaren 1ean
Polonia1994ko uztailaren 11an1994ko urriaren 10ean1995eko otsailaren 1ean
Portugal1987ko azaroaren 26an1990eko martxoaren 29an1990eko uztailaren 1ean
Errumania1993ko azaroaren 4an1994ko urriaren 4an1995eko otsailaren 1ean
Errusia1996ko otsailaren 28an1998ko maiatzaren 5ean1998ko irailaren 1ean
San Marino1989ko azaroaren 16an1990eko urtarrilaren 31n1990eko maiatzaren 1ean
Serbia2004ko martxoaren 3an2004ko martxoaren 3an2004ko uztailaren 1ean
Eslovakia1992ko abenduaren 23an1994ko maiatzaren 11an1994ko irailaren 1ean
Eslovenia1993ko azaroaren 4an1994ko otsailaren 2an1994ko ekainaren 1ean
Espainia1987ko azaroaren 26an1989ko maiatzaren 2an1989ko irailaren 1ean
Suedia1987ko azaroaren 26an1988ko ekainaren 21ean1989ko otsailaren 1ean
Suitza1987ko azaroaren 26an1988ko urriaren 7an1989ko otsailaren 1ean
Turkia1988ko urtarrilaren 11an1988ko otsailaren 26an1989ko otsailaren 1ean
Ukraina1996ko maiatzaren 2an1997ko maiatzaren 5ean1997ko irailaren 1ean
Erresuma Batua1987ko azaroaren 26an1988ko ekainaren 24an1989ko otsailaren 1eanHitzarmena berretsi egin da Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuari, Jerseyko Bailiwickari eta Man uharteari[5] dagokienez.2013ko urriaren 30ean, hitzarmena Txipreko Akrotiri eta Dhekeliako eremu subiranoetara zabaldu zen, eta lurralde horien arduraduna Erresuma Batua da, nazioarteko harremanei dagokienez.[5]

Kide ez diren estatuetako parte-hartzaileak

Gaur egun, sinatzaileen zerrendan Europako Kontseiluko kide diren estatuak baino ez dira sartzen. Hirugarren estatuek sina dezakete, baina inork ez du sinatu 2020. urtera arte.[3]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak