Liechtenstein

Liechtenstein edo Liechtensteingo Printzerria Europako erdialdean dagoen estatu burujabe txiki bat da, Europako mikroestatuetako bat: 160 kilometro koadro ditu, eta 38.111 biztanle zituen 2017an. Ez da Europar Batasuneko kidea. Hala ere, 2011. urteaz geroztik, Europako Schengen zirkulazio askeko eremuko kide da.

Liechtensteingo Printzerria
Fürstentum Liechtenstein
Ereserkia: Oben am jungen Rhein
Goiburua: Für Gott, Fürst und Vaterland
("Jainkoagatik, Printzeagatik eta Aberriagatik")

Liechtensteingo bandera

Liechtensteingo armarria
Geografia
HiriburuaVaduz
47°8′23″N 9°31′19″E
Azalera160 km²
Punturik altuenaGrauspitz (en) Itzuli (2.599 m)
Punturik sakonenaRhin (430 m)
KontinenteaEuropa
MugakideakSuitza, Austria eta Europar Batasuna
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia konstituzional
Liechtensteingo printzeaHans-Adam II.a Liechtensteingoa
Liechtensteingo Lehen MinistroaDaniel Risch (en) Itzuli
LegebiltzarraLiechtensteingo Landtag
Epai autoritateaOberster Gerichtshof (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria37.922 (2017)
0 (2017)
Dentsitatea237,01 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa1,45 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak245 (2015)
Bizi-itxaropena82,6561 (2015)
Giza garapen indizea0,935 (2021)
Ekonomia
BPG nominala6.289.165.409,5591 $ (2015)
−368.005.513,8201 (2014)
BPG per capita164.993 $ (2016)
−2.597 (2015)
Historia
Sorrera data: 1806ko uztailaren 12a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+423
ISO 3166-1 alpha-2LI
ISO 3166-1 alpha-3LIE
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.Europlug (en) Itzuli eta SEV 1011 (en) Itzuli
Internet domeinua.li
liechtenstein.li

Vaduz hiriburuak 5.521 biztanle zituen 2017an.

Geografia

Europa erdian dago herrialdea, Rin ibaiaren bailaran. Muga, Rin ibaiak egiten du Suitzarekin, mendebaldean. Ekialdean, mendi altuak ditu. Mendi altuena Grauspitz da, eta 2599m ditu. Lekurik bajuena 430 metrora dago itsas mailatik.

Ez du kostalderik, eta Uzbekistan bezala, bere mugakideek ere ez.

Klima

Naiz eta Alpeetan izan hegoaldeko haizeek klima epeltzen dute. Foehn efektua bertan jotzen du udazkenean batez ere.

Neguan, tenperatura ez du -15tik jeisten normalean, baina egun batzuetan 15 gradu positibo izan ditzake baita ere.

Mugakideak

Hiru muga ditu. Alemania, Austria eta Suitza

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Liechtensteingo historia»

Erromatarren garaian, Rhetia probintziaren barne egon zen lurraldea.

Erdi Aroan, lurraldea sal-erosi egin zen, behin baino gehiagotan.

1699ko urtarrialren 18an, Johann Adam Andreas von Liechtenstein-ek, Schellenberg lurraldea erosi zuen, eta 1712ko otsailaren 22an, Vaduz.

Liechtenstein 1719ko urtarrilaren 23an sortu zen, Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak Vaduz eta Schellenberg batu eta printzerri titulua (Fürstentum) eman zienenean, Liechtenstein familiaren agintepean. Hala, Liechtenstein leinu ahaltsua Erromatar Germaniar Inperio Santuko estatu bateko subirano bihurtuta Inperioko Dietan eserleku bat eskuratu zuen. Hurrengo 120 urteetan, Liechtensteingo printzeak ez ziren bertaratu.

Napoleondar Gerren ondorioz, Erromatar Germaniar Inperio Santua Frantziako Napoleon I.ak desegin zuen. Horrenbestez, estatuburu bakoitzak enperadorearenganako beharrak izateari utzi zion. Egungo argitalpenek gertakizun horiei egozten diete Liechtensteinen burujabetza. Napoleonen babespean Rhingo Konfederazioa sortzean, 1806ko uztailaren 25ean, Liechtenstein kidetu egin zen, harik eta 1813ko urriaren 19an desegin zen arte. Horren ondoren, Austriako Enperadorea buru zuen Germaniar Konfederazioarekin batu zen Liechtenstein.

XIX. mendean, beste aldaketa batzuk gertatu ziren: 1836an lehen zeramika-lantegia zabaldu zen; 1861ean, estreinako aurrezki eta mailegu bankua sortu zen; Rhin ibaiaren gaineko bi zubi 1868an eraiki ziren; eta 1872an herrialdea zeharkatzen zuen burdinbidea egin zuten. Zio ekonomikoak zirela medio, Liechtensteinek armada 1868an desegin zuen.

Lehen Mundu Gerra bukatu arte, Liechtenstein Austriako Inperioari eta gero Austria-Hungariari hertsiki loturik zegoen. Nolanahi ere, horren ostean Liechtensteinek ez zuen bat egin Austriako Errepublika jaio berriarekin. Bigarren Mundu Gerran, Liechtenstein neutral izan zen. Hurrengo hamarkadetan, herrialdea aberastu egin zen, enpresen gaineko zerga baxuak erabili baitzituen konpainiak erakartzeko. Liechtensteingo printzea munduko seigarren agintaririk aberatsena da, ustez bost mila milioi dolar izanik.

Gobernua

Liechtensteingo gaztelua.

Liechtenstein monarkia konstituzionala da, horren buru Fürst edo printzea dago, gaur egun Liechtensteineko Hans-Adam II.a, honen aita 1989 urtean hil zenetik. Estatuaren subiranotasuna printzeak eta hiritarrek elkarbanatzen dute,eta hiritarrek parlamentua hautatzen dute. Landtag edo Liechtensteineko parlamentua hiritarrek hautaturiko 25 ordezkarik osatzen dute. Bost partaide dituen ganbera batek eguneroko gai politikoak lantzen ditu.

1984. urteko uztailaren 1ean egindako erreferendumean gizonezkoek emakumezkoei hauteskunde nagusietan (baina ez lokaletan) partaidetza eskubidea eman zieten, hori Hans-Adam II printzearen garaipena izan zen, aldaketaren partaide sutsua baitzen.

Beste monarkia konstituzional gehienetan ez bezala, Liechtensteineko konstituzioak botere garrantzizkoak ezartzen ditu printzearengan, hori dela eta, azken urteetan botere horietako batzuek asaldura sortu dute hiritarren artean. Botere horien artean printzeak dietak onarturiko legeei betoa jartzeko aukera dago.

Hala ere, 2003. urteko martxoan egindako erreferendum batek Liechtensteineko agintaritzan dagoen dinastiaren posizio konstituzionala indartu zuen. Erreferendum horren aurretik, Hans-Adam printzeak bere sendiaren boterea berretsi ezean, berak eta bere familiak Liechtenstein utzi eta Austriara bizitzera joateko aukeraren berri eman zuen. Horrela, Liechtenstein errepublika bilakatuko zen. Erreferendum horrek Liechtensteineko dinastiak jendartean duen onarpena berretsi zuen, eta herriak Hans-Adam printzearengan duen konfiantza agerian utzi.

Liechtensteineko legediak, Suitzakoak bezala, erreferendumak egiteko aukera handiak ematen ditu, eta nahikoak dira 1.500 sinadura erreferendum bat bideratzeko. Liechtensteineko udalek badute autodeterminazio erreferenduma antolatzeko eskubidea[1].

Armada

Liechtensteinek neutraltasun politikari jarraitzen dio, eta munduan armadarik ez duen herrialde bakarretako bat da, 1868an desegin zuenetik. CIA World Factbook dokumentuaren arabera, herrialdearen defentsa Suitzaren ardurapean dago baina Liechtensteineko webgune ofizialaren arabera, ez dago bi nazioen arteko harremanetarako itunean defentsa hitzarmenik.

Banaketa administratiboa

Liechtenstein oso herrialde txikia denez, ez du eskualde, ez antzekorik. Gobernu zentralaz aparte, udalerriak ditu. Hauek dira Liechtensteingo udalerriak:

  1. Schaan: 5.806 biztanle 2005ean.
  2. Vaduz (hiriburua): 5.143.
  3. Triesen: 4.509*.
  4. Balzers: 4.420.
  5. Eschen: 4.012.
  6. Mauren: 3.457*.
  7. Triesenberg: 2.596*.
  8. Ruggell: 1.870*.
  9. Gamprin: 1.356*.
  10. Schellenberg: 952.
  11. Planken: 366.

(* 2001eko errolda).

Festak

Festak 2005ean
DataEuskarazko izenaJatorrizko izenaOharrak
Urtarrilak 1Urte berriaNeujahrstagUrtero
Urtarrilak 2San BerchtoldBerchtolds-TagUrtero
Urtarrilak 6Agerkundea edo "Epifania"Heilige Drei KönigeUrtero
Otsailak 2Kandelariako birjinaLichtmess, Mariä ReinigungKatolikoak bakarrik
Martxoak 19San JoseFeiertag des Heilegen JosephUrtero
Martxoak 25Ostiral santuaKarfreitagKatolikoak eta protestanteak
Martxoak 28Pazkoa astelehenaOstermontagKatolikoak eta protestanteak
Maiatzak 1Langileen egunaTag der ArbeitUrtero
Maiatzak 5IgokundeanChristi HimmelfahrtKatolikoak eta protestanteak
Maiatzak 16Mendekoste astelehenaPfingstmontagKatolikoak eta protestanteak
Maiatzak 26Corpus Christi edo GorpuzkiFronleichnamKatolikoak bakarrik
Abuztuak 15Festa nazionalaNationalfeiertagUrtero
Irailak 8Ama birjinaren jaiotzaGeburtstag der Heiligen MutterUrtero
Azaroak 1Santu Guztien EgunaAllerheiligenKatolikoak bakarrik
Abenduak 8Andre Maria birjinaren sortze garbiaUnbefleckte EmpfängnisUrtero
Abenduak 25GabonakWeihnachtenUrtero
Abenduak 26San EstebanStephans-TagUrtero

Liechtensteindar ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak