Vasylkiveko gudua

Vasylkiveko gudua Errusiar Federazioaren eta Ukrainaren arteko gudu bat izan zen, 2022ko otsailaren 26an gertatutakoa 2022ko Ukrainaren inbasioan parte bezala.[5]

Vasylkiveko gudua
Ukrainako inbasioa (2022)
Vasylkiven suntsitutako bizitegi-etxe baten irudia, 2022ko martxoaren 5ean.
Data2022ko otsailak 26
LekuaVasylkiv, Kiev Oblasta (Ukraina)
Koordenatuak50°10′39″N 30°19′18″E / 50.1775°N 30.3217°E / 50.1775; 30.3217
EgoeraUkrainak irabazi
Gudulariak
 Errusia

 Ukraina

Buruzagiak
Errusia Sergei XoiguUkraina Valeri Zaluzhny[1]
Ukraina Natalia Balasynovytx[2]
Indarra
Errusiako Indar Armatuak
  • Errusiako Indar Aerogarraiatuak

Ukrainako Indar Armatuak

  • Ukrainako Aire Indarrak
    • Hegazkintza Taktikoko 40. Brigada[3]
Galerak
 Ukrainaren arabera:
  • Bi Il-76 eraitsi
  • Hildako-kopuru ezjakina[4]
  • >200 soldadu zauritu[4]
  • Gudua

    Otsailaren 26ko goizaldean, Errusiako Indar Aerogarraiatuetako paraxutistak Vasylkiv hiritik gertu lurreratzen hasi ziren, Kiev hiritik 40 kilometrora, hegoaldera dagoen hiria; izan ere, helburua bertan kokatzen den Vasylkiveko Aire Basea ziurtatzea zen. Lurreratzearen ondorioz, Errusiako paraxutisten eta Ukrainako defendatzaileen arteko borroka gogorrak gertatu ziren hirian.[6][7]

    Ukrainako agintarien arabera, goizaldeko 01:30etan, Ukrainako Su-27 ehiza-hegazkin batek paraxutistak zeramatzan Ilyushin Il-76 errusiarra eraitsi zuen.[8][9] 03:20etan, gainera, bigarren Il-76 bat eraitsi omen zuten aldirietako Bila Tserkva hiriaren gainean.[10][11][12]

    Natalia Balasynovytx-ek, Vasylkiveko alkateak, adierazi zuen 200 ukrainar baino gehiago zauritu zirela guduan zehar.[13][14] Geroago esan zuenez, ukrainar indarrek paraxutista errusiarrek eginiko hiriaren zein kale nagusiaren inguruko aire base militarraren aurkako erasoa uxatu zutela, hiriaren egoera baretu zelarik.[15][16] Wall Street Journal egunkariak jakinarazi zuenez, Ukrainako Indarrek hiria patruilatu zuten goizean zehar, errusiar atzeratuak bilatzen ari zirela.[17][18]

    Gudu-ostea

    2022ko otsail eta martxoa

    Otsailaren 27ko goizaldean, Errusiako misil batek Vasylkiveko petrolio-biltegi bat jo eta su eman zion.[19] Martxoaren 12an, Errusiaren bigarren misil-eraso batek aire-basea suntsitzea lortu zuen.[20]

    2022ko apirila

    Apirilaren 2an Kiev Oblast osoaVasylkiv hiria barne, beraz– inbaditzaileetatik libre zegoela deklaratu zuen Ukrainako Defentsa Ministerioak, Errusiako tropek eremua utzi ostean.[21]

    Ikus, gainera

    Erreferentziak

    Kanpo estekak