Kieveko oblasta

Kieveko oblasta (errusieraz: Киевская область, translit. Kievskaïa oblast) edo Kyiveko oblasta (ukraineraz: Київська область, translit. Kyïvs’ka oblast), Ukrainako ipar-erdialdeko probintzia edo oblasta da. Iparraldean Bielorrusiarekin du muga, ekialdean Txernihiv eta Poltavako oblastekin, hego-ekialde eta hegoaldean Txerkasiko oblastarekin, hego-mendebaldean Vinnitsyako oblastarekin eta mendebaldean Zhytomyrko oblastarekin[1]. 28.131 km²ko azalera du eta 2010eko urtarrilaren 1ean 1.721.800 biztanle zituen[2]. Oblastaren zentro administratiboa Kiev da. Hala ere, hiri hau estatus bereziko entitate administratibo autonomoa da eta ez da, beraz, oblastaren parte.

Kieveko oblasta
Київська область
Ukraina Ukrainako oblasta
bandera armarria
Administrazioa
Herrialdea Ukraina
HiriburuaKiev
Geografia
Azalera28131 km²
Demografia
Biztanleria1721800 biztanle (2010)
Dentsitatea61,2 bizt/km²
Bestelako informazioa
Hizkuntza ofiziala(k)Ukrainera
www.kyiv-obl.gov.ua/

Hiri nagusiak

Kieveko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria[3]):

  • Bila Tserkva: 204.794 biztanle
  • Brovary: 89.384 biztanle
  • Boryspil: 55.334 biztanle
  • Fastiv: 50.586 biztanle

Banaketa administratiboa

BanderaArmarriaIzenaIzena ukrainerazHiriburuaAzalera
(km2)
Biztanleria
2021eko estimazioa[4]
Bila Tserkva raionaБілоцерківський районBila Tserkva6.514,8436.115
Boryspil raionaБориспільський районBoryspil3.873,2203.273
Brovary raionaБроварський районBrovary2.881,9242.180
--Butxa raionaБучаньский районButxa2.558,3362.382
Fastiv raionaФастівський районFastiv1.761,2183.794
Obukhiv raionaОбухівський районObukhiv3.639,1228.829
Vyshhorod raionaВишгородський районVyshhorod-131.957
Oblasta guztiraКиївська областьKyiv28.1311.788.530

Era berean, bertan dago kudeaketa berezia duen Txernobylgo esklusio eremua.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau Ukrainako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.