Arradako gaztelua
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Arradako gaztelua | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Murelu Konde |
Koordenatuak | 42°20′28″N 1°37′08″W / 42.3411294°N 1.6188848°W / 42.3411294; -1.6188848 |
![]() | |
Arradako gaztelua Nafarroa Garaiko Aragoiko Erriberako Murillo el Cuende edo Murelu Konde udalerriko Arrada ertaroar herri hustuan kokatutako gaztelu bat da.
Erdi Aroko gaztelua XII. eta XIII. mendeen artean eraiki zuten. 1297an Joana I.a Nafarroakoak erresumarentzat lortu zuen. Luis I.a 1307an Oier III.a Zuberoako azken bizkondeari eman zion.[1] 1389an Karlos III.a Nafarroakoak hasieran Martin Aibarkoari eta gero Oier Agaramontarri eman zion.
Nafarroako Gerra Zibilean, 1455ean, Martin Peraltakoa I.ak zuzendutako agaramontarrek hiribildua eta gaztelua hartu zituzten.
Hurrengo mendeetan Cortesko markesen eta Granada Egako dukeen eskuetan izan zen.
Autoritate kontrola |
|
---|