San Kristobal gotorlekua

San Kristobal gotorlekua (ofizialki Alfontso XII.aren gotorlekua) eraikin militarra da, Ezkaba mendiaren gailurrean dagoena, Nafarroa Garaiko Ezkabarte udalerrian.[1]

San Kristobal gotorlekua
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaBerriobeiti eta Iruñea
Koordenatuak42°51′21″N 1°39′59″W / 42.855972°N 1.6663303°W / 42.855972; -1.6663303
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1910
Ondarea
BICRI-51-0010464

Alfontso XII.aren gotorlekua du izen ofiziala, errege haren erreinaldian eraiki baitzuten, sarrerako atean ikus daitekeen bezala. Hala ere, bertokoen artean, antzina bertan zeuden eraikinen San Kristobal izenari eutsi diote. Izen hori zuten, izan ere, XIII. mendeko baselizak eta gazteluak, baita XVI. mendeko basilikak ere, eta gaur egun ere izendapen hori ezagunagoa da eta hedatuago dago iruindar eta nafarren artean.

Eraikuntza

Iparraldeko aldea.

Hirugarren Karlistaldian, artilleria pieza modernoak mendi punta hartatik Iruñera heltzeko gai zirela konturatu zirenean, leku estrategikotzat hartuta, gotorlekua eraikitzea erabaki zuten.

Miguel Ortega ingeniari koronelak diseinatu zuen eraikina, eta José de Luna ingeniari komandanteak zuzendu zituen lanak 1878 eta 1919. urteen artean. Horretarako, mendi-tontorra leherrarazi eta barnealdea hondeatu zuten, hiru solairu eraikitzeko. Harresiak babesteko bi metro lur metatu zuten, eta inguruan lubanarro bat egin zuten, infanteriaren erasoetatik babesteko. Guztira 615.000 ditu, eta horietatik 180.000 m² dira gotorlekuarenak.

Espetxea

1919an bukatu zutenean hegazkingintza jadanik sortua zenez, eraikinak inoiz ez zuen erabilera militarrik izan.[2] Ostera, 1934 eta 1945 artean espetxe militar bilakatu zen. Beste asmo batekin egina zenez, harresia eraiki behar izan zuten gartzelaren eta zaindarien eraikinaren artean.

1934ko urriko iraultza eta gero, ehunka asturiar eta eibartar espetxeratu zituzten bertan. Hasiera-hasieratik, higiene eta osasungarritasun eza zela-eta, salaketak egon ziren, presoen lekualdaketa eta espetxea ixtea eskatzen zutenak.

Nabarrak.

1935eko irailean, aipaturiko egoera txarrarengatik CNTko Santanderko kide bat hil ondoren, Iruñean greba egin zen. Beste preso baten heriotzak protestak zabaldu eta matxinada sortu zuen espetxean, eta horrek greba orokorra bultzatu zuen Iruñean. Hainbat udalek presondegia ixtea eta bertan zeuden 750 presoen lekualdaketa eskatu zutenez, epeka-epeka lekualdatzeak egiteari ekin zioten.

1936ko otsailean, Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi eta preso politikoentzako amnistia eskaini zuen. Horietatik 400 San Kristobalen zeuden. Kalera irten eta berehala, presoek espetxearen egoera salatu, eta Rafael Aizpun Justizia Ministroari egotzi zioten errua.

Espainiako Gerra Zibila

Sakontzeko, irakurri: «San Kristobal gotorlekuko ihesa»

1936ko uztaileko altxamendu militarraren ondorioz, Nafarroa Garaia matxinoen eskuetan geratu eta berriro espetxea bete zuten. Hilabete gutxi barru 2.000 preso zituen gotorlekuak. Horietako asko, "askatzea"ren berri jaso ondoren, mendia jaistean erail zituzten.

Lehenengo solairua.

1937ko urtarrilaren 1etik 1945eko uztailaren 6an presondegia itxi zuten arte, 305 presoren heriotza jasota dago. Zioak era askotakoak baziren ere, gehienetan "anorexia"gatik eta "bihotza gelditzea"gatik izan zen. Heriotza asko tuberkulosiarekin lotuta zeuden, batez ere gotorlekua "espetxe-erietxe" moduan erabili zutelako. Zerrendan "traumatismo"z hildako 25 preso ere badaude. Horiek fusilatu egin zituzten, hogeita bat 1936ko azaroaren 1ean eta besteak urte bereko azaroaren 17an. Fusilamendu edo "presoen ateratze" hauek ez daude ofizialki onartuta.[3] Preso gehien hil zituzten urteak 1941 (51 lagun) eta 1942 (61 lagun) izan ziren.

1938ko maiatzaren 22an presondegitik 795 presok ihes egin zuten. Horietatik 3k baino ez zuten lortu muga zeharkatzea, 585 harrapatu, eta 225 hil egin zituzten.[4][5]

Nafarroako fusilatu, erail eta desagertuen senitartekoen elkartearen presidente Asun Larretak dioenez, horiei guztiei 200 desagertu gehitu behar zaizkie, «artxiboetan ez daudenak, eta gehienak erailak».[6]

Frankismoa eta hurrengo urteak

1945eko uztailaren 6an presondegia itxi zutenean, Espainiako Armadak eraikina berreskuratu zuen. Erakunde horrek 1987an utzi, eta 1991 arte laguntza-talde batek hartu zuen eraikina zaintzeko ardura. Egungo jabea Espainiako Defentsa Ministerioa da oraindik.

Memoria-gune

Arte Ederretako Zuzendaritza Orokorrak 2001ean kultura ondasun izendatu zuen.

2007ko irailean Aranzadi Zientzia Elkarteak, Txinparta Elkarteak eta Nafarroako fusilatu, erail eta desagertuen senitartekoen elkarteak gotorlekuaren ondoan zeuden hilotzak lurpetik ateratzeari ekin zioten, Jose Maria Jimeno Juriok zehazturiko leku batean. Han dauden 131 hilotzetatik 25 atera zituzten. Belaunetan, botilatxo bat zuten, barruan hilaren datuak zituena; horregatik eman zitzaion lekuari Botilen Hilerria izena[7]. Tamalez, paperak erabat hondatuta zeuden, eta ezin ziren irakurri. 1941 eta 1944 artean arnas-gaitzengatik[8] hildako presoak ziren, batez ere tuberkulosiak eta pneumoniak jota.[6][9] 2008ko urrian Baltasar Garzón epaileak, beste 19 hilobirekin batera, lanak aurrera jarraitzeko agindua eman bazuen ere,[10] Espainiako Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak azaroaren 7an agindua geldiarazi zuen,[11] lan horiek beharrezkoak ez zirelakoan. Azaroaren 18an epaiak tokian tokiko epaitegien alde inhibitzea erabaki eta hamar egun beranduago Auzitegi Nazionalak horrelako krimenak ikertzeko eskuduntzarik ez zuela erabaki zuen.[12]

2007ko azaroan, Nafarroa Baik hala eskatuta, Espainiako Kongresuak lekua garbitzeko eta babesteko 500.000 €ko aurrekontua onartu zuen. Lanak 2008an egin behar baziren ere,[13] 2009ko maiatz arte ez zituzten egin.[14] Lan haietan, espetxe bilakatzean eraikitako harresiak eta espetxeko sukaldea bota zituzten. 2009ko ekaineko asteburuetan bisita gidatuak antolatu zituzten.[15]

Botilen hilerrian lurperatutakoak

Hauek dira botilen hilerrian lurperatutakoak[7]:

IzenaAbizenakJaioterriaLanbideaHeriotza data
ManuelAceituno AdellMequinenza (Zaragoza)Segurtasun zaindaria1942ko urriaren 19a
MateoAcha AldaiturriagaLaudio (Araba)Jornalaria1944ko apirilaren 6a
JoséAlarcon CarrilloCasasimarro (Cuenca)Harri-zulatzailea1944ko urtarrilaren 7a
SalvadorAlfonso SantanaLas Palmas (Kanariak)1943ko azaroaren 15a
TeodoroAlonso MartínezIruñeaGidaria1944ko uztailaren 1a
FelipeAnguita AnguitaTorres de Don Jimeno (Jaén)Nekazaria1944ko urriaren 27a
JoséAntunez VazquezMelojo (Pontevedra)Marinela1942ko urriaren 21a
DomingoArcas CintasLa Carolina (Jaén)Meatzaria1942ko uztailaren 31
FélixArmenta AmorBelalcázar (Kordoba)Jornalaria1942ko abuztuaren 3a
AntonioAyuso LópezMérida (Badajoz)Igeltseroa1943ko martxoaren 21a
JuanBarquero SanabriaQuintana de la Serena (Badajoz)Jornalaria1943ko abenduaren 3a
IrineoBarrios AntónFresno de la Polvorosa (Zaragoza)Meatzaria1943ko martxoaren 15a
VictorianoBeitia LandaluceBerrostegieta (Araba)Nekazaria1945eko martxoaren 23a
FranciscoBelmonte CasanovaEsparragal (Murtzia)Nekazaria1944ko abenduaren 19a
JoséBernal PantojaCieza (Murtzia)Electrizista1942ko azaroaren 11
JoséBringas SecadesSantander (Kantabria)Marinela1944ko uztailaren 4a
MatíasBroncano CabanillasNavalvillar de Pela (Badajoz)Nekazaria1943ko urtarrilaren 2a
JuanBrunet LlotcheSelles (Lleida)Atezaian1944ko azaroaren 29a
DiegoCaballero TreviñoZalamea de la Serena (Badajoz)Meatzaria1944ko irailaren 29a
DiegoCaceres TenaQuintana de la Serena (Badajoz)Nekazaria1943ko maiatzaren 6a
NarcisoCadenas MartínGuimara (León)Meatzaria1942ko abenduaren 18a
DanielCamuñas SánchezAlmagro (Ciudad Real)Zapataria1942ko azaroaren 2a
LuisCardaba BenitoBilbo (Bizkaia)Kaldereroa1943ko otsailaren 19a
DionisioCatalán LuzónSan Clemente (Cuenca)Nekazaria1942ko abenduaren 23a
ToribioCendrero CamachoCiruela (Badajoz)Jornalaria1943ko abenduaren 17a
AntonioChacofino ManzaneroAlacant (Alacant)Arrantza-patroia1944ko abuztuaren 5a
AnselmoContreras GuerraVillarrubia de Santiago (Toledo)Nekazaria1945eko urtarrilaren 4a
JuanCorredor LópezRetuerta de Bullaque (Ciudad Real)Jornalaria1945eko martxoaren 5a
PedroCosta SanzFreixanet (Girona)Nekazaria1945eko uztailaren 3a
LuisCubo FernándezVara de la Asunción (Sevilla)Jornalaria1942ko irailaren 26a
Miguelde los Ríos MuñozLinares (Jaén)Karabineroa1944ko otsailaren 11
Florentinodel Río RodríguezFeliches (Asturias)1944ko uztailaren 29a
NicolásDopido DopidoAlmendralejo (Badajoz)Errementaria1945eko urtarrilaren 13a
EmilianoEsteban BenitoMadrilIgeltseroa1942ko maiatzaren 17a
AntonioFerrer MolinaCarcaixent (Valentzia)Igeltseroa1944ko maiatzaren 22a
José EduardoFombona SolarXixon (Asturias)Mekanikoa1945eko otsailaren 24a
JoséFuster MascarosXativa (Valentzia)Tren-gidaria1944ko martxoaren 29a
AndrésGangoiti CuestaGorliz (Bizkaia)Marinela1943ko abenduaren 24a
SantosGarcía MenéndezPiñeres (Asturias)1944ko martxoaren 7a
FranciscoGarcía MontielAlmogia (Málaga)Bizargilea1945eko urtarrilaren 1a
FranciscoGarrido LópezLa Serna de Ebro (Kantabria)Zurgina1943ko uztailaren 18a
AgustínGarrido SorianoGamonal (Toledo)Nekazaria1943ko azaroaren 6a
ManuelGil GarcíaMadrilJornalaria1944ko azaroaren 23a
ManuelGómez BorregoFuentes de Cantos (Badajoz)Artzaina1943ko abenduaren 2a
TomásGómez JiménezGranja de Torrehermosa (Badajoz)Nekazaria1945eko apirilaren 4a
RafaelGonzález BolañosAgusto (Ciudad Real)Nekazaria1942ko azaroaren 16a
EmilioGutiérrez MartínSonseca (Toledo)Zapataria1944ko azaroaren 4a
FernandoHernández SagüeBartzelonaNekazaria1943ko urriaren 8a
JoséHidalgo VillegasMálaga (Málaga)Udal langilea1942ko azaroaren 9a
FranciscoJiménez LozanoCoín (Málaga)Nekazaria1943ko urriaren 19a
JuanJiménez PérezMadrilJornalaria1944ko irailaren 19a
ManuelJurado DelgadoCampanillas (Málaga)Nekazaria1943ko abuztuaren 21a
RamónLiron OrtizLaredo (Kantabria)Arrantzailea1943ko otsailaren 26a
FélixLlamas CallejasTrobajo de Cerecedo (León)Igeltseroa1942ko irailaren 14a
FranciscoLópez PalominoMotril (Granada)1943ko irailaren 16a
BasilioLópez RomoCastillejo del Romeral (Cuenca)Igeltseroa1942ko urriaren 7a
DanielLópez TorresAjorin (Toledo)Jornalaria1944ko otsailaren 27a
AntonioLuengo GómezLogrosan (Cáceres)Meatzaria1945eko otsailaren 8a
DimasMalagón DíazLas Herencias (Toledo)Igeltseroa1943ko otsailaren 17a
PascualMarín SantosCieza (Murtzia)Jornalaria1944ko irailaren 4a
FranciscoMarquez CastillejoFuente Ovejuna (Kordoba)Nekazaria1943ko urtarrilaren 19a
AquilinoMartín DíazDon Benito (Badajoz)Mekanikoa1942ko irailaren 4a
VicenteMartín GómezToledoNekazaria1945eko maiatzaren 28a
FélixMartín PascualFuentes de Naba (Palencia)Jornalaria1942ko azaroaren 1a
AntonioMartínez CruzBenamanez (Granada)Errementaria1944ko urriaren 30a
Juan JoséMartínez SánchezCaravaca (Murtzia)Espartingilea1942ko irailaren 25a
SantiagoMartínez ToledoHuéscar (Granada)Nekazaria1944ko uztailaren 7a
Manuel FranciscoMartínez VázquezVillanueva (Asturias)Nekazaria1942ko abenduaren 27a
ÁngelMena GómezLos Villares (Jaén)Nekazaria1943ko abenduaren 18a
VicenteMerchán SánchezAlmadén (Ciudad Real)Nekazaria1943ko urtarrilaren 30a
AurelioMeson PalomequeTorres (Madril)Tabernaria1942ko abuztuaren 10a
EustorioMichelena GarcíaVillasana de Mena (Burgos)Soldadorea1944ko azaroaren 16a
FranciscoMira PonsAlcoi (Alacant)Ile-apaintzailea1943ko abenduaren 15a
JuanMontero SanzCuéllar (Segovia)Jornalaria1942ko ekainaren 23a
AntonioMoyano RomeroCañete de las Torres (Kordoba)Nekazaria1944ko irailaren 25a
SimónMuñoz EstebanAlcalá de Henares (Madril)Errotaria1942ko maiatzaren 20a
FranciscoMuñoz MorlanesValdepeñas (Ciudad Real)Jornalaria1945eko maiatzaren 22a
ArturoMuñoz SantiagoBaza (Granada)Nekazaria1943ko irailaren 15a
JuanMuñoz VázquezLa Línea (Cádiz)Jornalaria1944ko martxoaren 6a
ManuelNieto LeridaValdepeñas (Ciudad Real)Igeltseroa1945eko urtarrilaren 29a
AntonioPaños CuelligaGoldezaina1942ko maiatzaren 26a
Juan AntonioPascual ArriolaBuenos Aires (Argentina)Marinela1944ko irailaren 22a
ModestoPastol HerroSahagún (León)Jornalaria1942ko ekainaren 16a
BenitoPastoriza FariñaCela (Pontevedra)Marinela1943ko ekainaren 3a
PascualPedrosa RayaCastillejos (Granada)Nekazaria1945eko uztailaren 1a
MiguelPeña PérezVillanueva de la Serena (Badajoz)Igeltseroa1942ko irailaren 22a
JoséPérez LópezLinares (Jaén)Karabineroa1944ko otsailaren 14a
PedroPérez MartínezPradoluengo (Burgos)Segalaria1938ko urtarrilaren 14a
JoséPérez MuñecasPaterna (Cádiz)Tabernaria1944ko uztailaren 18a
JuanPintado BarrajónQuintanar (Toledo)Nekazaria1945eko otsailaren 11
AntonioPlaza BarrientosValencia de Alcántara (Cáceres)Jornalaria1942ko abuztuaren 9a
AntonioRaya LópezGuadix (Granada)Nekazaria1944ko uztailaren 6a
AgustínRaya SánchezArgamasilla de Calatrava (Ciudad Real)Larrugilea1945eko urtarrilaren 15a
PabloRebollo RodríguezArganda del Rey (Madril)Okina1944ko apirilaren 7a
AmadorRedondo CerdeirasMadrilBankaria1942ko ekainaren 19a
IldefonsoRedondo EstevezPozuelo de Alarcón (Madril)Metalgintzako langilea1942ko ekainaren 11
LeonardoRiesco ArroyoSancedo (León)Nekazaria1942ko azaroaren 27a
JoséRodríguez AdamesLa Carlota (Kordoba)Nekazaria1943ko urriaren 13a
JoséRodríguez AlcarazAlgarinejo (Granada)Nekazaria1944ko azaroaren 4a
AndrésRodríguez CaleroTorrejón (Cáceres)Nekazaria1942ko azaroaren 29a
AlfonsoRodríguez GonzálezBéjar (Salamanca)Zurgina1942ko urriaren 3a
LuisRodríguez MartínTorneros (León)Errotaria0ko abuztuaren 30a
AntonioRodríguez MorenoAzuaga (Badajoz)Meatzaria1945eko apirilaren 27a
RafaelRoldan FernándezConstantina (Sevilla)Errebisorea1945eko martxoaren 19a
ManuelRomero ArceValdepeñas (Ciudad Real)Jornalaria1936ko urriaren 5a
FranciscoRomero BarreroVillagonzalo (Badajoz)Nekazaria1942ko maiatzaren 16a
GabrielRomero MaquedaOliva de Mérida (Badajoz)Nekazaria1942ko urriaren 11
ManuelRomero MenaSan Roque (Cádiz)Jornalaria1942ko ekainaren 29a
FedericoRomero RodríguezAlameda de Cardón (Salamanca)Karabineroa1944ko urtarrilaren 20a
VicenteRoyo TenaTabernes Blanques (Valentzia)Zurgina1944ko azaroaren 26a
JuanRubio RomeroTorrecampo (Kordoba)Nekazaria1944ko ekainaren 27a
JoséRuiz IzquierdoMartos (Jaén)Tranbia-gidaria1944ko maiatzaren 20a
JesúsRuiz MataAlcázar de San Juan (Ciudad Real)Erlojugilea1943ko urtarrilaren 28a
MarianoSánchez MenorNavahermosa (Toledo)Jornalaria1943ko martxoaren 25a
PedroSánchez MingallónManzanares (Ciudad Real)Nekazaria1943ko abuztuaren 24a
JoséSánchez RoldanValdepeñas (Ciudad Real)Igeltseroa1944ko maiatzaren 22a
DelfínSanz SoldevillaErveca (LLeida)Nekazaria1942ko ekainaren 26a
AntonioSarceda GómezBecerrea (Lugo)Dendaria1945eko urtarrilaren 30a
ManuelSospedra VillaplanaSalsadella (Castellón)Jornalaria1943ko irailaren 15a
JesúsTarin MorenoBenimamet (Valentzia)Zapataria1943ko urtarrilaren 19a
ManuelTorres CorchadoTorralba de Calatrava (Ciudad Real)Nekazaria1942ko abuztuaren 26a
FranciscoTorres MorenoRincón de la Victoria (Málaga)Gidaria1943ko uztailaren 31
JoséTorro CardonaBartzelonaMekanografoa1943ko irailaren 9a
JoséUrrutia AnduagaAretxabaleta (Gipuzkoa)Nekazaria1944ko azaroaren 10a
ÁngelVaillo ArtzainaMadrilHarakina1945eko urtarrilaren 19a
LuisVega VillanuevaCortes de la Frontera (Málaga)Igeltseroa1944ko irailaren 29a
EnriqueVelasco HuertasPiedrabuena (Ciudad Real)Botikako laguntzailea1943ko otsailaren 22a
ManuelVera LombardoCampillo de Llerena (Badajoz)Nekazaria1944ko otsailaren 3a
AntonioVidal EscoláTérmens (Lleida)Nekazaria1944ko urriaren 6a
NemesioVillan DiezValladolidJornalaria1942ko irailaren 12a
MiguelYubero MondejarCasas de Benítez (Cuenca)Jornalaria1942ko maiatzaren 15a
CarlosZapata LópezCazorla (Jaén)Nekazaria1944ko uztailaren 16a

Erreferentziak

Ikus, gainera

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa

Kanpo estekak