Edukira joan

Baltistan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskualdearen mapa.

Baltistan (Urdu: بلتستان) Pakistango iparraldean dagoen herrialdea da, Txinako mugaldean eta Iparraldeko Eremuak izeneko lurraldean kokatutakoa, Kaxmiren. Oso inguru menditsua da, batez beste 3.500 metroko altueran.300.000-400.000 pertsona bizi dira bertan.

Mugakideakaldatu iturburu kodea

Iparraldean Xinjiang (Txina) eta Brooshal (Pakistan), hegoaldean Kargil eta Ladakh (India), mendebaldean Dardistan eta Brooshal (Pakistan) eta ekialdean Siachen glaziarra mugakide ditu.

Barrutiakaldatu iturburu kodea

  • Ghanche (Khaplu hiriburua).
  • Skardu (Skardu).

Inguru naturalaaldatu iturburu kodea

Pakistango mendirik altuenak hemen daude kokaturik, Karakorumeko mendigunearen barruan: K2 (8.611 m), Nanga Parbat (8.125 m), Gasherbrum I (8.068 m), Broad Peak (8.047 m) eta Gasherbrum II (8.035 m).

Bestela, sei ibar nagusi ditugu inguru honetan: Gultari, Kharmang (Kartakhsha), Khaplu, Skardu, Shigar eta Rondu.

Hizkuntzakaldatu iturburu kodea

Baltiera da bertako hizkuntza nagusia, tibeteraren aldaera zaharra dena, Kham dialektotik gertu. Izan ere tibetarrak dira populazioaren %60 ingurua. VIII. mendekoak dira lehenengo idatzizko lekukotzak, Manthal herrian, Skardutik hurbil. Jatorrizko idazkera hasi ziren aldatzen XVI. mendean, persierazkoarekin ordezkatuz. Literatura ahozko tradizioan transmititu egin da nagusiki. Ladakheko hizkuntzarekin parekotasun handiak daude.

Gaur egun, eragin handia daukate buruxaski, turkiera eta urdu hizkuntzek baltieran, baita persierazko literatura musulmanak ere. Modu horretan, tibetar jatorritik desbideratu egin da.

Felix Iñurrategialdatu iturburu kodea

Felix Iñurrategi mendigoizale aretxabaletar ezaguna herrialde honetan hil zen 2000. urtean, istripuz, Gasherbrum II mendian behera egiten ari zela.

Bere omenez, eta herrialde honetako biztanleek hainbat urtez Iñurrategi anaiei eta beste mendizale batzuei emandako laguntza eskertuz, 2001ean sortu zuten Gipuzkoan "Felix Baltistan Fundazioa", inguru honetako garapena sustatu nahian.

Kanpo estekakaldatu iturburu kodea

🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaBerezi:AzkenAldaketakCarles PuigdemontGene SimmonsGonzalo BoyeJean SimmonsEuskaraSarpenXabier García RamsdenEmilia LandaluceKategoria:Txikipedia:BiografiakEuskal HerriaWikipediaISO 4217Gogoaren fenomenologiaKategoria:Leitzako auzoakAtari:Hezkuntza/Lehiaketak/Biografia laburregiakAbenduaren 25Bigarren Mundu GerraLaguntza:Wikipediari buruzTxikipedia:AntibiotikoTtun-ttunTxikipediaAgurtzane ElorriagaGene Simmons (albuma)Joseba Díez AntxustegiWikipedia:Erantzukizunen mugaketa orokorraNetiporn SanesangkhomLaguntza:SarreraAntzinako GreziaIban BarrenetxeaWikipedia:TxokoaEuskarazko Wikipedia (webgunea)NakbaNagore AranburuDark City (1998ko filma)Txikipedia:Gizateriaren ondare