Xinjiang

Xinjiang edo Xinjiangeko Uigur Eskualde Autonomoa[1] (txinera sinplifikatuz: 新疆; uigureraz: شىنجاڭ ئۇيغۇر ئاپتونوم رايونى) Txinako Herri Errepublikako eskualde autonomo baten izena da. Biztanleria gutxiko probintzia da, baina hala ere lurraldearen seiren bat hartzen du.

Xinjiang (新疆维吾尔自治区)
Xīnjiāng Wéiwú'ěr Zìzhìqū
 Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Estatua Txina
Izen ofiziala新疆维吾尔自治区
شىنجاڭ ئۇيغۇر ئاپتونوم رايونی‎
ISO 3166-2CN-XJ
HiriburuaÜrümqi
GobernuburuaShohrat Zakir (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak43°49′31″N 87°36′50″E / 43.8253°N 87.61379°E / 43.8253; 87.61379
Azalera1,660,000 km²
MugakideakQinghai, Gansu, Tibeteko eskualde autonomoa, Altaiko Errepublika, Ox, Naryn, Issyk-Kul eskualdea, Khovd Province (en) Itzuli eta Bayan-Ölgii Province (en) Itzuli
Punturik altuenaK2
Demografia
Biztanleria25.852.345 (2020)
4.039.011 (2010)
Dentsitatea11,8 bizt/km²
Informazio gehigarria
ZuzendariaNur Bekri (努尔 白克力)
EtniakUigur %45
Han %41
Kazahktar %7,0
Hui %5,0
Ordu eremuaUTC+08:00
www.xinjian.gov.cn

Xinjiang Turkestan eskualde historikoan kokatzen da. Halaber, Xinjiangen uigur etnia bizi da, eta hauetako askok lurraldeari Ekialdeko Turkestan deritzote.

Inguru naturala eta kokapena

Xinjiang probintziak Tibet eta Kaxmirrekin egiten du muga hegoaldean, Qinghai eta Gansu probintziekin ekialdean, Mongoliarekin ipar-ekialdean, Errusiarekin iparraldean, eta Kazakhstan, Kirgizistan, Tajikistan, eta Afganistanekin mendebaldean.

Xinjiangek "muga berria esan nahi du" txineraz. Historikoki Xinjiangi "Ekialdeko Turkestan" edo "Txinatar Turkestan" izenaz ere ezagutu da. Herrialdeko probintziarik handiena da eta Txinaren azaleraren seiren bat da. Tian Shan mendiak bitan banatzen du probintzia, iparraldean Dzungariako lautada eta hegoaldean Tarim arroa daudela. Probintziako punturik baxuena Turfango sakonunean dago itsasoaren mailatik 155 metrora eta altuena K2 mendia da, itsasoaren mailatik 8.611 metrora (Kaxmirreko mugatik gertu).

Historia

Han dinastiaren hasieran, kristo aurreko 206. eta kristo ondorengo 220. urtearen artean, gaur egungo Xinjiang probintziaren gehiena Xiongnu herri nomadaren eskuetan egon zen (mende batzuk geroago Mongolian ezarriko ziren). II. mendean Han dinastiak Zhang Qian bidali zuen Xinjiangera eta pixkanaka Xiongnutarrekin gatazkak areagotuz joan ziren. Azkenik Handarrek probintzia konkistatzea lortu zuten.

Banaketa administratiboa

Xinjiang Uyghur Eskualde Autonomoaren mapa
Xinjiang lurralde autonomoaren banaketa administratiboa
MapaIzenaUigurrerazTranskripzioaTxinera sinplifikatuzTxinera tradizionalezpinyinerazMotaOharrak
1Altay Prefekturaئالتاي ۋىلايىتىAltay Vilayiti阿勒泰地区阿勒泰地區Ālètài DìqūPrefekturaIli Kazakhstandar Prefektura autonomoaren menpekoa
2Bortala Mongoliar Prefektura autonomoaبۆرتالا موڭغۇل ئاپتونوم ئوبلاستىBɵrtala Mongƣol Aptonom Oblasti博尔塔拉蒙古自治州博爾塔拉蒙古自治州Bó'ěrtǎlā Měnggǔ ZìzhìzhōuPrefektura autonomoa
3Tacheng Prefekturaتارباغاتاي ۋىلايىتىTarbaƣatay Vilayiti塔城地区塔城地區Tǎchéng DìqūPrefekturaIli Kazakhstandar Prefektura autonomoaren menpekoa
4Karamayقاراماي شەھرىK̡aramay Xəh̡ri克拉玛依市克拉瑪依市Kèlāmǎyī ShìPrefektura mailako hiria
5Shiheziشىخەنزە شەھرىXihənzə Xəh̡ri石河子市石河子市Shíhézǐ ShìZuzenki administraturiko konderri mailako hiria
6Changji Hui Prefektura autonomoaسانجى خۇيزۇ ئاپتونوم ئوبلاستىSanji Huizu Aptonom Oblasti昌吉回族自治州昌吉回族自治州Chāngjí Huízú ZìzhìzhōuPrefektura autonomoa
7Wujiaquئۇجاچۇ شەھرىWujiaqü Xəh̡ri五家渠市五家渠市Wǔjiāqú ShìZuzenki administraturiko konderri mailako hiria
8Ürümqiئۈرۈمچى شەھرىÜrümqi Xəh̡ri乌鲁木齐市烏魯木齊市Wūlǔmùqí ShìPrefektura mailako hiria
9Turpan Prefekturaتۇرپان ۋىلايىتىTurpan Vilayiti吐鲁番地区吐魯番地區Tǔlǔfān DìqūPrefektura
10Kumul Prefekturaقۇمۇل ۋىلايىتىK̡umul Vilayiti哈密地区哈密地區Hāmì DìqūPrefektura
11Ili Kazakhstandar Prefektura autonomoaئىلى قازاق ئاپتونوم ئوبلاستىIli K̡azak̡ Aptonom Oblasti伊犁哈萨克自治州伊犁哈薩克自治州Yīlí Hāsàkè ZìzhìzhōuPrefektura autonomoa
12Kizilsu Kirgizistar Prefektura autonomoaقىزىلسۇ قىرغىز ئاپتونوم ئوبلاستىK̡izilsu K̡irƣiz Aptonom Oblasti克孜勒苏柯尔克孜自治州克孜勒蘇柯爾克孜自治州Kèzīlèsū Kē'ěrkèzī ZìzhìzhōuPrefektura autonomoa
13Kashgar Prefekturaقەشقەر ۋىلايىتىK̡əxk̡ər Vilayiti喀什地区喀什地區Kāshí DìqūPrefektura
14Tumxukتۇمشۇق شەھرىTumxuk̡ Xəh̡ri图木舒克市圖木舒克市Túmùshūkè ShìZuzenki administraturiko konderri mailako hiria
15Aksu Prefekturaئاقسۇ ۋىلايىتىAk̡su Vilayiti阿克苏地区阿克蘇地區Ākèsū DìqūPrefektura
16Aralئارال شەھرىAral Xəh̡ri阿拉尔市阿拉爾市Ālā'ěr ShìZuzenki administraturiko konderri mailako hiria
17Hotan Prefekturaخوتەن ۋىلايىتىHotən Vilayiti和田地区和田地區Hétián DìqūPrefektura
18Bayingolin Mongoliar Prefektura autonomoaبايىنغولىن موڭغۇل ئاپتونوم ئوبلاستىBayinƣolin Mongƣol Aptonom Oblasti巴音郭楞蒙古自治州巴音郭楞蒙古自治州Bāyīnguōlèng Měnggǔ ZìzhìzhōuPrefektura autonomoa

Demografia

Xinjiang Txinako eskualde autonomoetako bat da, eta bertan hainbat talde etniko ezberdin bizi dira, Han etniako biztanleriaz gain. kazakhstandarrak eta uigurtarrak erlijio musulmanekoak dira, eta hauekin batera, huidar, kirgizistandar, mongoliar eta abarreko jendea bizi da bertan, biztanleriaren %60 dira. Arraza eta etnien aniztasuna Xinjiang probintziak historian zehar izandako inbasio eta armaden joan-etorrien ondorio da. 1949. urtean Han etniako biztanleria %6 baino ez zen arren, urtez urte haziz doa, eta azken erroldaren arabera, (2000. urtean), biztanleriaren %40 baino gehiago ziren.

Biztanleriaren banaketa ezberdina da prefekturaz prefektura, adibidez, Urumqin Han etnia nagusi da,baina probintzia gehienean uigurtarrak biztanleriaren %70 baino gehiago dira. Nagusigo hori ageriagoa da nekazaritza guneetan, bai eta gunerik menditsuenetan ere.

Politika

Xinjiang lurralde autonomoko zuzendaria Nur Bekri (努尔·白克力) da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Wang Lequan da. Urumqiko istilu etnikoetan Han etniako kideen segurtasuna bermatzeko gai izan ez zela eta, dimisioa aurkeztu zuen 2009ko irailean.

Garraioa

Aireportuak

Kokapen HiriaNAZENAGEAireportuaren izena
XINJIANG
AksuZWAKAKUAksu Aireportua
AltayZWATAATAltay Aireportua
FuyunZWFYFYNFuyun Aireportua
HamiZWHMHMIHami Aireportua
HotanZWTNHTNHotan Aireportua
KaramayZWKMKRYKaramay Aireportua
Kashgar (Kashi)ZWSHKHGKashgar Aireportua (Kashi Aireportua)
KorlaZWKLKRLKorla Aireportua
KuqaZWKCKCAKuqa Aireportua
QiemoZWCMIQMQiemo Aireportua
TachengZWTCTCGTacheng Aireportua
ÜrümqiZWWWURCÜrümqi Diwopu Nazioarteko Aireportua
YiningZWYNYINYining Aireportua

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak