Galesko azpibanaketak
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Beste proiektuetan
1996. urtetik aurrera Gales 22 eremu administratibotan banaturik, banaketa hau herrialde honetako konderri historiko eta hirigunetan oinarrituta dagoelarik. Eremu administratibo horiek “eremu nagusi” izena jasotzen dute (ingelesez principal area), eta kontseilu bana daukate tokiko gobernuaren eskumenei buruzko legeak egiteko: hala nola hezkuntza, ingurumena eta mugikortasuna. Hiru motako eremu nagusi daude: hiriak (3), konderriak (9) eta konde-udalak (10). Hiru eremu motek eskumen eta botere berdinak dituzte.
| |
* Hiriak, † Konde-udalak, eta gainerakoak konderriak dira. |
Galesen sei hiri daude guztira, zeinetatik hiru eremu nagusiak ere badira. Ondoren sei hiri horien izena (euskaraz eta galesez) eta hiri izaera lortu zuten urtea ageri dira:
Eremu administratiboek haien burua gobernatzeko kontseilu bana daukate, eta kontseilu horien osaera hautatzeko hauteskundeak bost urtean behin izaten dira. Ondorengo taulan azken hauteskundeen (2017) ondorengo tokiko kontseiluen osaera ikus daiteke:
Eremu nagusia | Eserlekuak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Lab | Plaid | Con | LD | Ind. | Besteak | Guztira | |
Anglesey | 2 | 14 | 0 | 1 | 13 | 0 | 30 |
Blaenau Gwent | 13 | 1 | 0 | 0 | 28 | 0 | 42 |
Bridgend | 26 | 3 | 11 | 1 | 13 | 0 | 54 |
Caerphilly | 50 | 18 | 0 | 0 | 5 | 0 | 73 |
Cardiff | 40 | 3 | 20 | 11 | 1 | 0 | 75 |
Carmarthenshire | 22 | 36 | 0 | 0 | 16 | 0 | 74 |
Ceredigion | 1 | 19 | 0 | 8 | 13 | 0 | 41 |
Conwy | 8 | 10 | 16 | 4 | 21 | 0 | 59 |
Denbighshire | 13 | 9 | 16 | 1 | 8 | 0 | 47 |
Flintshire | 34 | 0 | 6 | 5 | 25 | 0 | 70 |
Gwynedd | 1 | 41 | 0 | 1 | 26 | 6[a] | 75 |
Merthyr Tydfil | 14 | 0 | 0 | 0 | 16 | 0 | 30 |
Monmouthshire | 10 | 0 | 25 | 3 | 5 | 0 | 43 |
Neath Port Talbot | 43 | 15 | 0 | 1 | 5 | 0 | 64 |
Newport | 31 | 0 | 12 | 2 | 5 | 0 | 50 |
Pembrokeshire | 7 | 6 | 11 | 1 | 35 | 0 | 60 |
Powys | 7 | 2 | 19 | 13 | 30 | 1[b] | 72 |
Rhondda Cynon Taf | 47 | 18 | 4 | 1 | 5 | 0 | 75 |
Swansea | 48 | 0 | 8 | 7 | 9 | 0 | 72 |
Torfaen | 29 | 0 | 4 | 0 | 11 | 0 | 44 |
Vale of Glamorgan | 14 | 4 | 23 | 0 | 6 | 0 | 47 |
Wrexham | 12 | 3 | 9 | 2 | 26 | 0 | 52 |
Guztira | 472 | 202 | 184 | 62 | 322 | 7 | 1249 |
Galesen lau polizia indar daude, honako hauek direlarik:
|
Galesen hiru suhiltzaile indar daude. Gaur egungo Galesko Suhiltzaile Zerbitzuak 1996an antolatutakoak dira. Zerbitzu bakoitzak bere ardurapean dagoen eremua hartzen du. Hauek direlarik:
Autoritate kontrola |
|
---|
Galesko autoritate unitarioak | ||
---|---|---|
Anglesey (Ynys Môn) • Blaenau Gwent • Bridgend (Pen-y-bont ar Ogwr) • Caerphilly (Caerffili) • Cardiff (Caerdydd) • Carmarthenshire (Sir Gaerfyrddin) • Ceredigion • Conwy • Denbighshire (Sir Ddinbych) • Flintshire (Sir y Fflint) • Gwynedd • Merthyr Tydfil (Merthyr Tudful) • Monmouthshire (Sir Fynwy) • Neath Port Talbot (Castell-nedd Port Talbot) • Newport (Casnewydd) • Pembrokeshire (Sir Benfro) • Powys • Rhondda Cynon Taf • Swansea (Abertawe) • Torfaen • Vale of Glamorgan (Bro Morgannwg) • Wrexham (Wrecsam) | ||