Galesko azpibanaketak

1996. urtetik aurrera Gales 22 eremu administratibotan banaturik, banaketa hau herrialde honetako konderri historiko eta hirigunetan oinarrituta dagoelarik. Eremu administratibo horiek “eremu nagusi” izena jasotzen dute (ingelesez principal area), eta kontseilu bana daukate tokiko gobernuaren eskumenei buruzko legeak egiteko: hala nola hezkuntza, ingurumena eta mugikortasuna. Hiru motako eremu nagusi daude: hiriak (3), konderriak (9) eta konde-udalak (10). Hiru eremu motek eskumen eta botere berdinak dituzte.

  1. Merthyr Tydfil (Merthyr Tudful) †
  2. Caerphilly (Caerffili) †
  3. Blaenau Gwent
  4. Torfaen
  5. Monmouthshire (Sir Fynwy)
  6. Newport (Casnewydd) *
  7. Cardiff (Caerdydd) *
  8. Vale of Glamorgan (Bro Morgannwg) †
  9. Bridgend (Pen-y-bont ar Ogwr) †
  10. Rhondda Cynon Taf
  11. Neath Port Talbot (Castell-nedd Port Talbot) †
  12. Swansea (Abertawe) *
  13. Carmarthenshire (Sir Gaerfyrddin)
  14. Ceredigion
  15. Powys
  16. Wrexham (Wrecsam) †
  17. Flintshire (Sir y Fflint)
  18. Denbighshire (Sir Ddinbych)
  19. Conwy
  20. Gwynedd
  21. Anglesey (Ynys Môn)
  22. Pembrokeshire (Sir Benfro)
* Hiriak, † Konde-udalak, eta gainerakoak konderriak dira.

Hiriak

Galesen sei hiri daude guztira, zeinetatik hiru eremu nagusiak ere badira. Ondoren sei hiri horien izena (euskaraz eta galesez) eta hiri izaera lortu zuten urtea ageri dira:

Tokiko kontseiluak

Eremu administratiboek haien burua gobernatzeko kontseilu bana daukate, eta kontseilu horien osaera hautatzeko hauteskundeak bost urtean behin izaten dira. Ondorengo taulan azken hauteskundeen (2017) ondorengo tokiko kontseiluen osaera ikus daiteke:

Tokiko kontseiluen osaera (2017)[1]
Eremu nagusiaEserlekuak
LabPlaidConLDInd.BesteakGuztira
Anglesey2140113030
Blaenau Gwent1310028042
Bridgend26311113054
Caerphilly5018005073
Cardiff40320111075
Carmarthenshire22360016074
Ceredigion1190813041
Conwy81016421059
Denbighshire1391618047
Flintshire3406525070
Gwynedd14101266[a]75
Merthyr Tydfil1400016030
Monmouthshire1002535043
Neath Port Talbot4315015064
Newport3101225050
Pembrokeshire7611135060
Powys721913301[b]72
Rhondda Cynon Taf4718415075
Swansea480879072
Torfaen2904011044
Vale of Glamorgan1442306047
Wrexham1239226052
Guztira4722021846232271249

Polizia eta suhitzaile zerbitzuak

Polizia indarrak

Galesen lau polizia indar daude, honako hauek direlarik:

  1. Ipar Galesko Polizia (Heddlu Gogledd Cymru)
  2. Dyfed-Powysko Polizia (Heddlu Dyfed Powys)
  3. Hego Galesko Polizia (Heddlu De Cymru)
  4. Gwenteko Polizia (Heddlu Gwent)

Suhiltzaile eta erreskate zerbitzuak

Galesen hiru suhiltzaile indar daude. Gaur egungo Galesko Suhiltzaile Zerbitzuak 1996an antolatutakoak dira. Zerbitzu bakoitzak bere ardurapean dagoen eremua hartzen du. Hauek direlarik:

  1. Ipar Galesko Suhiltzaile eta Erreskate Zerbitzua (Gwasanaeth Tân ac Achub Gogledd Cymru)
  2. Erdialdeko Galesko Suhiltzaile eta Erreskate Zerbitzua (Gwasanaeth Tân ac Achub Canolbarth a Gorllewin Cymru)
  3. Hego Galesko suhiltzaile eta Erreskate Zerbitzua (Gwasanaeth Tân ac Achub De Cymru)

Oharrak

Erreferentziak

Kanpo estekak