Gaua. Ausentziaren itzala
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Gaua. Ausentziaren itzala | |
---|---|
Antton Valverderen albuma | |
Egilea(k) | Antton Valverde |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | Gaua. Ausentziaren itzala |
Ekoizpen lekua | Euskal Herria |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | egile abeslaria |
Deskribapena | |
Honen parte da | Antton Valverde-ren albumak |
Gaua. Ausentziaren itzala Antton Valverde abeslariak 2020an plazaratu zuen diskoaren izenburua da. Horrekin 13 urteko isiltasuna puskatu zuen. Disko honetan lehen aldiz abeslariak gaztelaniaz eta ingelesez abestu zuen. Orokorrean diskoak joera berritzaileak erakusten du, batez ere testuetan.[1][2] Izenburuak diskoaren bi zati bereizi ditu: Harkaitz Canoren gauari buruzko poemekin egindako hiru kantak, eta gainerakoak.[3]
Diskoko lehenengo hiru abestiak pandemiaren konfinamendu garaietan landu du abeslariak, besteak lehenagokoak ziren. Grabazioa 2020ko uztailean egin zen, Elkar estudioetan. Orokorrean bere estiloaren klasikotasunari jo badio ere, bai musika-tresnetan baita abestien itxuran ere, diskoak baditu alde berritzaileak.
Agian, bereziena da kantu beraren hiru bertsio egiten dituela. Euskarazko "Sei silabako gauak", ondoren gaztelaniaz zein ingelesez interpretatzen baitu. Harkaitz Cano eta Arkaitz Mendozaren Malgu da gaua disko-liburuak (Etxepare institutua, 2014) inspiratu ditu hiru kanta horiek.[4]
Letren aldetik, bere lanetan ohikoak diren abesti tradizionalekin eta Xabier Lete, Lauaxeta eta Bitoriano Gandiagaren poemekin batera, Harkaitz Cano, Salbatore Mitxelena, Imanol Irigoien eta Juan Kruz Igerabideren presentzia azpimarratu behar da. Elkar argitaletxeak, plazaratzearen diskoetxea, diskoari buruz emandako azalpenetan hau nabarmentzen du: "Disko intimista da, apainduratan urria eta fin-fina, presarik gabe gozatzeko modukoa".[5]
Gaien aldetik denbora eta heriotza gainditzen dituzten poemak oso presente daude abesti gehienetan. Bestalde Buhamejaunaren pheredikia abestia ordea, oso alaia da, Banka herriko buhameen artean beren "errege" berriaren hautatzean botoa eman dutenen izen zerrenda luzea kantatzea jolas fonetikoa dirudi: "Oxat, Garbat, Bernat eta Kurrat / Artus, pertus,Tut eta Foutut / ... / Añiña, Mañiña, Garinbandiña / eta Graxi, Zaputiña ...".
Hamaika abesti eta horietako abesti baten beste bi bertsio jasotzen ditu diskoak, guztira hamahiru dira:[6]
Autoritate kontrola |
|
---|