Ignacio González Bastida
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Ignacio González Bastida | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bergara, 1913 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Legazpi, 2006 (92/93 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Ignacio González Bastida (Bergara, Gipuzkoa, 1913 – Legazpi, Gipuzkoa, 2006) musikaria izan zen.
Bergaran jaio zen, 1913an. Musika ikasketak bere aita Ignaciorekin hasi zituen, Bergarako Udal Musika Bandako zuzendaria bera, bai eta parrokiako organista ere. Bederatzi urte zituela sartu zen banda horretan, eta 1936 arte hor jo zuen.
Elgoibarko Udal Bandako zuzendari izendatu zuten 1940ean. Zuzendariorde sartu zen, oposizio bidez, Gasteizko Udal Bandan, 1944ean. 1948an Urretxuko Udal Bandako zuzendari hautatu zuten, 1953 arte. Urte horretan Zumarragako Udal bandako zuzendari adjuntu izendatu zuten. Legazpin hil zen 2006an.
Txistu Bandarako hainbat pieza idatzi ditu.